Berriak Herrizaingoa
Eu

Herrizaingo sailak heziketa-ikastaro bat eman du euskal hondartzetako segurtasunaren arduradunei zuzenduta

2011.eko maiatzak 24

Hondartza-sasoia ekainaren 1ean hasi eta irailaren 30ean bukatuko da

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak heziketa-ikastaro bat eman du euskal hondartzetako segurtasunaren koordinatzaileei zuzenduta. Ikastaroaren helburuak euren heziketa indartzea eta hondartza eta kostaldetako salbamenduetan kolaboratzen duten urgentzia-zerbitzu guztien arteko koordinazioa hobetzea dira.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Gurutze Gorriko 26 sorosle guztira joan dira gaur Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako hainbat teknikarik Iurretako (Bizkaia) instalazioetan eman duten heziketa-jardunaldira.

Hondartzetako segurtasunaren aditu hauen heziketa osatzea da ikastaroaren xedea eta urgentzia-zerbitzu guztien arteko koordinazioa sendotzea bilatzen du. Gainera, ur-ingurune, meteorologia eta ingurumenarekin erlazionatutako aurreikusitako taktika operatiboak komunean jartzea nahi du.

Gurutze Gorriko kideek zehatz-mehatz jakin ahal izan dute SOS Deiak-ek itsasertz, kostalde, ibai edo urtegietako erreskateekin erlazionatutako taktikak aktibatzen dituenean martxan jartzen diren mekanismoak. Galernak bezalako muturreko fenomeno meteorologiko, bero-olatu edo kostaldeko uren kontaminazioarekin erlazionatuta daude erreskate horiek. 
Heziketa teorikoa osatzeko giza-taldeak eta Ertzaintzako erreskate-unitateek dituzten baliabide teknikoak (helikopteroak, urpean igeri egiteko ekipamenduak... eta dagozkien jarduera-protokoloak) eman dira ezagutzera.
 
2011ko Hondartza-sasoia
 
Bizkaian eta Araban Foru Aldundiak arduratzen dira hondartza guztietako salbamendu eta sorospen zerbitzuak finantzatu eta kudeatzeaz. Gipuzkoan, bitartean, kostako Udalak arduratzen dira eginkizun hori aurrera eramateaz.

Hiru lurraldeetan, Gurutze Gorriak ematen du zerbitzu zuzena, Zarautzen izan ezik; enpresa pribatu baten esku dago.

Bizkaian, hondartza-sasoia ekainaren 1an hasi eta irailaren 30ean bukatuko da. Gipuzkoan, tarteka inauguratuko da sasoia ekainaren 1etik 15era arte eta irailaren 15etik 30era artean iraungo du, Udal ezberdinen irizpideen arabera. 

Denboraldi honetan zehar, hondartza bakoitzeko sorospen-zerbitzuak kontaktuan egongo dira uneoro SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin, Treta sarearen bidez, Herrisaingo Sailak jarritako ekipo eramangarriekin, beste emergentzia-errekurtso batzuen interbentzio-beharrak koordinatzeko (anbulantziak edo Ertzaintza) eta uraren egoerari buruzko bezalako informazioak errazteko. 

Orotara, 95 Tetra terminal jarriko ditu Herrizaingo Sailak SOS Deiak-ekin etengabeko koordinazioa bermatzeko.
 
Kontrol meteorologikoa
 
Bere aldetik, Euskalmetek, Euskal Meteorologia Agentziak, egoera meteorologikoen etengabeko jarraipena egingo du hondartzen erabiltzaileak eragin ahal dituzten galernak edo bero-olatuak bezalako fenomeno posibleak aurreikusteko.

Bainularientzako babes-neurriak hartzea beharrezkoa ikusten denean, SOS Deiak-ek hondartzetako salbamendu eta sorospen zerbitzuak informatuko ditu berehala kasu bakoitzean hartu beharreko neurrien inguruan.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko