Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu 'Txango bat' ekimenaren aurkezpenean

2020-05-28

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du, gaur goizean, 'Txango bat' ekimenaren aurkezpenean. Kukai Dantza Taldeak sortutako proiektu honek ibilbide bat proposatzen du Bilboko Arte Ederren Museoko alfabetoan barrena Museoaren irekiera iragartzeko. BBK Aretoa, konfinamenduan zehar kultur programa aktibo baten eszenatokia dena, aukeratu dute ekimena aurkezteko. Osasun krisiaren garaian ekoiztutako lan honen estreinaldia gaur arratsaldean (20:00etan) izango da Museoko youtubeko kanalean.

Informazio guztia, esteka honetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)