Berriak Segurtasuna
Eu

28. Promozioko ikasleek datorren astelehenean, ekainaren 1ean, ekingo diote berriz formakuntza-ikastaroari Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian

2020.eko maiatzak 28

Berriz ekingo zaio Ertzaintzaren 29. Promozioaren eta Udaltzaingoaren hautaketa-prozesu bateratuari, eta oposizio-faseko lehenengo probak uztailaren 16an egingo dituzte Barakaldoko BECen.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzak 29.

Ertzaintzaren 28. Promozioko ikasleak astelehenean itzuliko dira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako geletara, pandemiaren ondorioz martxoan etenda geratu zen formakuntza-ikastaroari berriz ekiteko. Osasun-larrialdiko fasea gainditu ondoren, ikasleek 40 bat pertsonako zortzi taldetan ekingo diote formakuntzari, eta talde batek amaitu ahala sartuko da hurrengoa. Gainera, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariak emandako ebazpenaren bidez ekingo zaio berriz Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren hautaketa-prozesu bateratuari, eta uztailaren 16rako, ostegunerako, deitu da oposizio-faseko lehenengo proba Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC).

 

Ertzaintzaren 28. Promozioko ikasleak Polizia eta Larrialdietako Akademiako geletara itzuliko dira koronabirusaren hedapena geldiarazteko martxoan etenda geratu zen formakuntza-ikastaroarekin jarraitzeko. Une horretatik aurrera, ikasleak Segurtasuneko sailburuaren esanetara jarri ziren praktika-aldia Ertzaintzaren unitate ezberdinetan egiteko eta pandemiaren aurkako borrokan laguntzeko.

Hasiera batean, 312 ikasle hasiko dira zortziko taldetan, eta formakuntza-aldia amaitu ahala, gainerako ikasleak joango dira sartzen. Uztailaren amaieran ebaluazio osoa egingo da, eta ertzain-etxeetan eta unitateetan azken praktikak egiteko destinoak esleituko zaizkie, lortutako kalifikazioen araberako aukera-hurrenkeraren sistemari jarraituz.

Arkauteko geletara itzultzen lehenengoak udaltzain-laguntzaileen poltsako kideak izan ziren, eta modu presentzialean eta 80 pertsonako hiru txandatan hasi ziren maiatzaren 18an. Bestalde, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak joan den larunbatean egin zien online prestakuntzaren ebaluazio-azterketa poltsa osatuko duten Udaltzaingoko bitarteko agenteei, eta gainditu ondoren Euskadiko udalen aginduetara jarriko dira.

Azterketa, uztailaren 16an, ostegunean BECen

Bestalde, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendariak 810 plaza betetzeko Ertzaintzaren 29. Promozioaren eta Udaltzaingoaren hautaketa-prozesu bateratuari berriz ekiteko ebazpena sinatu du. Prozesuko lehenengo probak martxoaren 14an ziren egitekoak, baina bertan behera geratu ziren koronabirusaren hedapena geldiarazteko.

Osasun-larrialdia gainditu ondoren, lehenengo hiru probak uztailaren 16an, ostegunean, egingo dira Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren, eta osasun-zerbitzuak urruntze sozialari, segurtasunari eta higieneari buruz emandako neurriak betez egingo dira, ia 6.000 pertsona baitaude izena emandako deialdi horretarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak