Eu

Baserrialdeetan eta urrutiko zonetan bizi diren gazteei aukerak eskaintzea: Europar Batasuneko Kontseiluak ondorioak atera ditu

2020.eko maiatzak 26
  • “Coreper” barruan
  • Proposamena bat dator Eusko Jaurlaritzak Europako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Ministroen EPSCO Kontseiluaren aurrean aurkeztutako eta autonomia-erkidego guztien artean adostutako jarrera erkidearekin
  • Gizarte-ekintzailetza sustatzen du, bai eta nekazaritza-jardueren inguruko enplegu-aukerak ere

Brusela, 2020-05-16 - 19:40

Europako Kontseiluak baserrialdeetan eta urrutiko zonetan bizi diren gazteentzako aukerak hobetzeari buruzko ondorio batzuk atera ditu. Ondorioek agerian uzten dute EBko herritarrak zahartzen ari direla, bereziki baserrialdeetan eta urrutiko zonetan. Gainera, haren ustez, egungo aldaketaren eragile nagusietako bat urbanizazioa da, eta eragin nabarmena du EBko zenbait politikatan. Joera horiek baserrialdeetan eta urrutiko zonetan honako zerbitzu hauen erabilgarritasun eta irisgarritasun handiagoa bermatzeko beharra dakarte: zerbitzu publikoak eta komertzialak, kalitateko enplegua eta hezkuntza, azpiegitura digitalak eta fisikoak, garraio publikoak eta aisia-jarduerak.

Ekimenean jasotako neurriak bat datoz Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Europako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Ministroen EPSCO Kontseiluaren aurrean aurkeztutako eta autonomia-erkidego guztien artean erronka demografikoen inguruan adostutako jarrera erkidearekin.

Kontseiluak onartutako Ondorioetan, estatu kideak baserrialdeen eta hirialdeen edo urrutiko zonen artean Europako desberdintasuna murrizteko plangintzak sustatzera gonbidatzen dira, bai eta baserrialdeetan eta urrutiko zonetan bizi diren gazteen ikuspuntuak eta ikuspegia islatzen dituzten neurri intersektorialak garatzera ere.

Ondorioek ekintzailetza sustatzen dute, zehazki gizarte-ekintzailetza, bai eta enplegu-aukerak ere nekazaritza-jardueretan eta bestelako ekonomia-jardueretan, eta estatu kideak gonbidatzen dituzte gazteak bultza ditzaten tokiko erkidegoetako bizitzan parte hartzen hastera —edo parte hartzen jarraitzera— eta, horretarako, herritartasun aktiborako baliabideak baliatzen dituzte, besteak beste boluntariotza- eta elkartasun-jarduerak.

Halaber, estatu kideak eta Batzordea EBren programa eta ekimenen artean sinergiak sustatzeko eskatzen zaie, besteak beste honako hauen artean: Erasmus+, Elkartasuneko Europako Kidegoa, Europako Gizarte Funtsa eta Gazte Bermea.

Azkenik, Ondorioek EBko gazteriaren sektorea gonbidatu dute baserrialdeetako eta urrutiko zonetako gazteak eta herritarrak oro har beren toki-erkidegoek eskaintzen dituzten aukeren gainean sentsibilizatzen laguntzera.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak