Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak proposatuko du irailaren 21ean agur-ekitaldi bat egitea pandemiaren ondorioz hildako pertsona guztien omenez

2020-05-27
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Eusko Jaurlaritzako sailburuekin batera, minutu bateko isilunea egin du gaur goizean Covid 19ko biktimak omentzeko.

Beranduago egin dituen deklarazio batzuetan, Lehendakariak iragarri pandemiaren ondorioz hil diren pertsona guztiei agur egiteko ekitaldi solemnea sustatzeko asmoa duela. "Ekitaldi hori irailaren 21ean Gasteizen egitea proposatuko diet euskal erakunde guztiei", esan du. 

Azaldu dunez, ekitaldiak hiru helburu izango ditu: biktimak gogoratzea, familia guztiei beraiekin gaudela esatea, eta beren senideak agurtu ezin izan dituzten pertsona guztiei elkartasuna adieraztea. "Ekitaldian, Covid 19-aren biktima bakoitzaren oroimenez zuhaitz bat landatuko dugu. Landatzen ditugun zuhaitzek biktima guztiekiko elkartasuna oroimenean irauteko konpromisoa erakutsiko dute".

Iruzkin bat
  • 2020-05-27

    Desgraciadamente el coronavirus ha acabado con la vida de muchos conciudadanos. Pero también es cierto que han fallecido muchas personas, amigos y familiares, debido a la situación generada por la pandemia sin llegar a dictar como causa directa de la muerte el Covid-19. Me gustaría que, asimismo, se recordase también a todas estas personas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan