Berriak Segurtasuna

Segurtasuneko sailburua zaintza- eta kontrol-faseko LABIren bileraren buru izan da

2020-05-27

Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburua zaintza- eta kontrol-faseko LABIren bileraren buru izan da gaur goizean, “ez diogu erne egoteari utzi behar, eta, gainera, honek guztiak balio behar digu bizitako esperientzietatik, erakunde guztiek egindako kudeaketatik eta euskal gizarte osoak erakutsitako erresilientziatik lezio positiboak ateratzeko”, esan du. Gaur Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan egin den bileran Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea, Pedro Anitua Larrialdietako zuzendaria, Gervasio Gabirondo Ertzaintzaren zuzendaria, Iñaki Berraondo Osasuneko sailburuordea, diputazioen izenean Irma Basterra, Ibone Bengoetxea eta Eider Mendoza, Eudelen izenean Miren Josune Irabien eta Guillermo Echenique Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordea ere izan dira.

Martxoaren 13an Segurtasuneko sailburuak LABI aktibatzea eta lehendakariak larrialdietako jardueren zuzendaritza eta koordinazioa bere gain hartzea eragin zuen larrialdi sanitarioa desagertu ondoren egindako lehenengo bilera izan da gaurkoa. LABI aktibatu zenetik eta Espainiako Gobernuak alarma-egoera ezarri zuenetik 75 egun igaro direnean, Segurtasuneko sailburua buru dela egindako LABIren bilera “egoera kontrolpean dagoen eta kontrolatzeko modukoa den egoeran” egin da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)