Berriak Herrizaingoa
Eu

Euskalmetek Sarriako estazio hidro-meteorologiko arabar berria jarri du martxan

2011.eko maiatzak 24

Arabako Foru Aldundiaren kolaborazioarekin

Euskal Meteorologia Agentziak, Euskalmetek, estazio hidro-meteorologiko berri bat du joan den ostegunetik (hilak 20) Zuia herrian, Gorbeia parkeko sarreratik oso gertu.

Sarriako estazio berria errealitate bat da Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologia Zuzendaritzari eta Arabako Foru Aldundiko Ingurumen Sailari esker. Azken hau ekipamendu berria kokatu den lekuaren jabea da.


Sarriako estazioa Baia ibaiaren goialdeko zonalde estu batean dago; horrek Gorbeiako gau-drainatzearen tenperaturak neurtzen lagunduko du. Prezipitazioak ere neurtuko ditu, haize oso gutxiko eremua baita.
Jose Antonio Aranda Euskalmeteko Meteorologia arduradunaren ustez, "arroan eman ahal diren uholde arrisku posibleak ohartaraziko ditu estazio berriak, Baia ibaiaren portaera urteko edozein garaian ezagutzen lagunduko digulako".


Sarriako estazioak hainbat sentsore ditu airearen tenperatura, hezetasun erlatiboa, prezipitazioak eta Baia ibaiaren ur-maila eta ur-emaria neurtzeko.


Sarriako estazio berriaren datuak eskuragarri daude dagoeneko, denbora errealean, Euskalmeten web-orrialdean :

www.euskalmet.euskadi.net


Araxes ibaiko estazioa (Gipuzkoa)


Sarriako (Araba) ekipamendua kontuan hartuta, EAEn 86 estazio hidro-meteorologiko daude lurralde osoan zehar.


Iragan martxoaren amaieran, Araxes ibaiko estazioa hasi zen martxan, Lizartza herritik kilometro gutxitara, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzak ur-emaria neurtzeko egin berri duen estazio batean.


Jose Antonio Arandaren iritzian, Foru Aldundiekin, URA Uraren Euskal Agentziarekin, Energiaren Euskal Erakundearekin eta beste erakunde batzuekin elkarlanean egindako "lan hauek dira Meteorologia eta Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari punta-puntako estazio hidro-meteorologikoz osatutako sare bat izateko aukera eman dietenak, gizarte honen premiei erantzuteko".

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko