Eu

Eusko Jaurlaritzak langile publikoen kutsadura-prebentziorako eta norbera babesteko materiala erosi du, presako prozedura bidez (Gobernu Bilera 2020-05-26)

2020.eko maiatzak 26
  • Eskularruak, maskarak eta gel higienizatzailea dira; hala, lanpostu bakoitzean higiene- eta segurtasun-jarraibideak bete nahi dira

Josu Erkoreka Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak Gobernu Kontseiluari jakinarazi dio eskularruak, maskarak eta gel hidroalkoholikoak erosi dituela, presako prozeduraren bidez, Euskadiko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan lan egiten duten langileentzat.  Erosketa hori 30.000 eurokoa izan da eta haren helburua da higiene- eta babes-materiala ematea langileei, beren lanpostuaren arrisku-balorazioaren arabera. Zehazki, Gobernuak honako hauek erosi ditu:

  • Binilozko eskularruak.
  • Nitrilozko eskularruak.
  • Latexezko eskularruak.
  • FFP2 maskarak.
  • Maskara kirurgikoak.
  • Osasun-erabilerako gel higienizatzailea.
  • Erabilera orokorreko gel higienizatzailea.

SEGURTASUN OSOKO BALDINTZETAN LAN EGITEA

Pasa den maiatzaren 11tik, Euskadiko Administrazio Orokorrean eta haren erakunde autonomoetan lan egiten duten langileak Eusko Jaurlaritzaren egoitzetan lan presentzialean hasi dira berriz, mailaz maila eta pixkanaka. Zerbitzu-zuzendaritza bakoitzak eta erakunde autonomoetako langileen kudeaketa-organoek beren antolamendu- eta babes-neurri bereziak zehaztu dituzte, haietako langileek egiten duten lan-motaren arabera. Gainera, oraindik indarrean daude zenbait jarraibide orokor:

  • Sarbideen kontrola, sarbide inguruetan pilaketarik ez egoteko.
  • Langileek, egiten duten lan-mota dela eta, 2 metroko derrigorrezko distantzia gorde ezin badute, maskarak eta norbera babesteko ekipamendu egokia emango zaizkie.
  • Ezinbestekoak ez diren lan-bilera presentzial guztiak bertan behera utziko dira.
  • Kanpoan egin beharreko eta ezinbestekoak ez diren lan guztiak bertan behera utziko dira.
  • Igogailu-bidaia bakoitzean pertsona bakarra egon ahalko da.
  • Eusko Jaurlaritzaren lan-zentroetako jantoki-zerbitzuek etenda jarraituko dute.
  • Lan-espazioen higiene- eta garbiketa-plan bereziak aplikatuko dira.
  • Langile guztien esku jarriko dira norberaren higienerako produktuak.
  • Uniformea behar duten lanpostuen kasuan, higiene-protokoloak sortu dira, uniformeak tenperatura handiko garbiketa-gunera eramateko, eta abar.
Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko maiatzak 26

    Bi aste eta erdi daramagu lanean EJn eta orain onartzen duzue materialaren erosketa. Txalo bero bat zuentzat.

Komunikabideek behera kargatzeko