Berriak Lehendakaritza
Eu

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak 2020ko “Euroeskualdeko hiritartasuna” Proiektu-deialdia ireki du, kultura, hezkuntza, gazteria, kirol eta eleaniztasunaren arloetan

2020.eko maiatzak 25

Proiektu-deialdien bitartez antolaturiko diru-laguntza politikari esker, Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak hiru lurraldeetako aktoreen (publiko-pribatuak) arteko lankidetza garatu eta dinamizatzea du helburu 2014-2020 Plan Estrategikoak zehazturiko sektore gakoetan.

2020ko proiektu-deialdiko lehen saioak “euroeskualdeko hiritartasuna” ardatz eta 500 000€ko hornidura ukanen ditu eta ondoko gaiak lotuko zaizkio : kulura, heziketa, gazteria, kirola eta eleaniztasuna. 
COVID-19 krisiak eragin egoera dela eta, martxoan ireki beharra zen « Euroeskualdeko hiritartasuna » proiektu deialdia, maiatzaren 21ean zabaldu da. Mugaz gaindiko normaltasuna laguntzeko eta muga-itxieraren ondorioak murrizteko asmoz, Proiektu-deialdiak aldaketa batzuk jasan ditu: hautatzeko irizpideak egokitu dira, aurrekontua 50.000 euroz emendatu da, eta kofinatzeko aukerak handitu dira. Besteak beste, pertsona fisikoak (autonomo eta enpresaburu indibidualak) proiektuaren partaide izan ahalko dira, bertatik bertara aurreikusitako jarduerak jarduera birtualak bilakatu ahalko dira, prestakuntza gastuak barneratu ahalko dira eta jazarpen eta justifikazioak modu elektronikoan egin beharko dira.Hautagaitza txostenaren aurkezpena interneten bidez soilik egin daiteke, Euroeskualdearen webgunean: www.euroregion-naen.eu.

Proiektuak aurkezteko epea uztailaren 24an 12:00etan amaituko da.


Kontaktua:

Marie Heguy-Urain

Telefonoa: 00 33 6 23 15 95 95

E-maila: marie.heguy-urain@euroregion-naen.eu

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak