Berriak Ogasuna eta Ekonomia
Eu

Jaurlaritzak 2020. urteko Programa Estatistikoa onartu du (Gobernu Bilera 2020-05-26)

2020.eko maiatzak 26

Gaur egindako bilkuran, Gobernu Kontseiluak onartu egin du EAEren urteko Programa Estatistikoari buruzko Dekretua, 2020an 2019-2022 Euskal Estatistika Planari buruzko Legea garatu eta gauzatzen duena.

Estatistika ofiziala ezinbestekoa da gizartearen errealitate sozioekonomikoa zein den jakiteko, eta are gehiago krisi-garai hauetan. Estatistikek ematen dituzten emaitzak funtsezkoak dira, erabakiak hartzeko garaian zuzeneko eragina baitute, bai sektore publikoan, bai pribatuan.

Programak hartzen ditu Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat eta Eusko Jaurlaritzako sailen estatistika-organoak) 2020an zehar abian jarriko dituen 210 estatistika-eragiketa eta estatistika-jarduera.

2020ko programak 210 eragiketa ditu, hau da, azken programan ezarritakoak baino 3 gutxiago.

2020ko programaren kostua 19,7 milioikoa da, eta Eustatek kostu osoaren % 74,5rekin hartzen du parte, honako hauek ondoren datozela: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila (% 5,73), Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila (% 5,55) eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila (% 5,36).

Eustat 113 eragiketen erantzulea da. Sailen araberako erantzukizunak, berriz, banaketa hau du:

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza: 22 eragiketa.
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak: 20 eragiketa.
  • Osasuna: 12 eragiketa.
  • Kultura eta Hizkuntza Politika: 11 eragiketa.
  • Enplegua eta Gizarte Politikak: 10 eragiketa.
  • Gobernantza Publikoa eta Autogobernua: 6 eragiketa.
  • Ogasuna eta Ekonomia: 4 eragiketa.
  • Lana eta Justizia: 4 eragiketa.
  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa: 4 eragiketa.
  • Segurtasuna: 4 eragiketa.

Gainera, 2020ko programan, era berean, parte-hartzaile gisa agertzen dira Lehendakaritza, Hezkuntza Saila eta hiru foru-aldundiak.

Gaikako arloei dagokienez, aurrekontu-esleipen handiena Demografia eta gizarte-ohiturak ditu (2020ko programaren % 16,80). Ondoren datoz Estatistika-azpiegitura arloa (% 14,21) eta Kontu Ekonomikoak (% 10,22).

Hedapen-aldizkakotasunaren arabera, 170 estatistika-eragiketa azpiegiturakoak dira; hau da, urteko aldizkakotasuna dute (93 eragiketa), edo handiagoa (77 eragiketa). 25 egoeraren araberakoak dira (urtekoa baino hedapen-aldizkakotasun txikiagoa), eta 15 unean-unekoak edo irregularrak dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko