Berriak
Eu

Euskadi, aitzindaria klima-aldaketaren kontrako borrokan

2011.eko maiatzak 24

Gobernu Kontseiluak administrazio publikoen sektore-arteko planetan ingurumen- eta klima‑aldagaiak sartzeko aurreproiektua onartu du

Klima-aldaketaren Euskal legearen aurreproiektuak Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko beste modu batzuk finkatzea du helburu, aberastasuna garatzeko eta lanpostuak sortzeko beste bide bat garatu nahi du, lehiakorragoak izateko eta ingurumen-aldagaiak kontuan hartzen dituzten enpresei etorkizun oparoagoa zabaltzeko. Hori azaldu du Pilar Unzaluk, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak. Bestalde, atun-ontzien segurtasun pribatua finantzatzeko onartutako kredituari buruz ere hitz egin du. Idoia Mendia ere hedabideen aurrean mintzatu da, eta igandeko hauteskundeen gaineko balorazioa egin du.

Klima-aldaketaren Euskal legearen proiektua aitzindaria da Espainia mailan, klimaren inguruan dagoen lehen dokumentu arauemailea baita; Europan, berriz, Eskoziakoa da ezagutzen den esperientzia bakarra. Dokumentuak administrazio publikoek ingurumen- eta klima-aldagaiak beren sektore-arteko planetan kontuan hartzeko printzipioak eta jarraibideak biltzen ditu.

Jaurlaritzaren Kontseiluaren ostean, asteartero bezala, Gobernuaren bozeramailea, Idoia Mendia, hartutako erabaki zein neurriak azaltzeko mintzatu da prentsaurrekoan. Gaurkoan, Mendiarekin Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua ere mintzatu da. Azken horrek onartu diren erabaki garrantzitsuenetariko bi azaldu ditu, bata; ingurumenarekin lotua, eta bestea; euskal atun-ontzien segurtasunari buruzkoa.

Klima-aldaketaren Aurkako Euskal Legeak 35 artikulu ditu, eta bide berriak zabaltzen dituzten ardatzak jasotzen ditu: CO2 isurketen gutxitzea eta Klima‑aldaketaren ondorioetara egokitzea, hain zuzen. Aldagai klimatikoa, administrazioaren eguneroko zereginetan kontuan har dadila da helburua, karbono gutxiko teknologien erabilera bultzatzeko, prestakuntza areagotzeko eta klima‑aldaketaren inguruko kontzientziazioa handitzeko. Azken finean, kontsumorako ohiturak aldatzea lortu nahi da.

Jaurlaritzaren Kontseiluak onarturiko beste neurria atun-ontzien segurtasunari buruzkoa da. Gobernuak Indiako Ozeanoan aritzen diren atun-ontzi izoztaileen segurtasun pribatua finantzatzeko 1.500.000 euroko kreditua onartu du. Unzalu sailburuaren arabera, hitzarmen hori onartzeak ‘Alakrana’ bahitu baino lehen Eusko Jaurlaritzak hartutako “konpromisoa berresten du”: atun-ontzietan jarri diren segurtasun-neurrien kostuaren laurden bat ordaintzekoa, alegia.

Udal- eta Foru-hauteskundeen balorazioa

Idoia Mendiak pasa den igandeko hauteskundeen balorazioa egin du. Bozeramaileak Gobernua pozik dagoela ziurtatu du; izan ere, kanpainarako nahiz hauteskundeen egunerako helburua “normaltasun demokratikoa” izan baita, eta azpimarratzekoa da “azken urteotako hauteskunderik lasaienak eta normalenak izan direla”, erantsi du. Mendiaren hitzetan, horrek “politikak indarkeriari irabazi diola” erakusten du.

“Igandean foru-eta udal-hauteskundeak egin ziren” azpimarratu du bozeramaileak, eta “horren inguruko irakurketak baino ez dituzte egin behar alderdiek”, ohartarazi du. Era berean, “Gobernuak legealdi hau amaitu arte herriak dituen arazoak konpontzeko lanean jarraitzeko konpromiso finkoa duela” azaldu du eta Gobernuan ez dela “aldaketarik” egingo gehitu du.

Bildu Mapa politikoan agertu dela eta, Mendiak onartu du alderdiak jaso dituen emaitzak “garrantzitsuak” izan direla. Bozeramaileak espero du Bilduk instituzioetan “inteligentziaz” jokatzea eta “gobernagarritasunerako, terrorismoarekin amaitzeko eta bakea lortzeko ekarpena izatea”.

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.05.24)

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-05-24n hartutako erabakiak

2 iruzkin
  • @SUnzurrunzaga
    2011.eko maiatzak 25

    Comentario de Twitter:
    Euskadi aprueba anteproyecto de ley de cambio climático http://bit.ly/k4kyFO #cambioclimatico #medioambiente #efectoinvernadero

  • @IratxeJimenez
    2011.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    Aprobado un proyecto de Ley para que las Administraciones tengan en cuenta la variable ambiental y climática http://bit.ly/k4kyFO

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)