Berriak Lehendakaritza
Eu

EHAAn argitaratu da , bihartik aurrera (astelehena) Euskadi 2. Fasera igarotzea arautzen duen Lehendakariaren dekretua

2020.eko maiatzak 24

EHAAk "12/2020 DEKRETUA, maiatzaren 24koa, Lehendakariarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoaren esparrurako ezartzen baitira trantsizio-prozesuaren 2. fasea aplikatzeko Espainiako Gobernuarekin adostutako arauak" argitaratu du.

Bihar indarrean sartuko den dekretu honek zazpi artikulu, azken xedapen bat eta xedapen indargabetzaile bat ditu. Dekeretuaren ezaugarriak Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak eta Nekane Murga Osasun sailburuak atzo, larunbata, emandako prentsaurrekoan azaldu zituzten. Honakoak dira Dekretuak malgutzen dituen eremuak:

  1. Zirkulazio-askatasuna.
  2. Egoitza-zentroetan dauden senitartekoei bisitak egitea.
  3. Gizarte-zerbitzuen arloko zerbitzuak eta prestazioak.
  4. Bisita publikoak museoetara.
  5. Naturako turismoa.
  6. Ostalaritzako, jatetxeetako, txokoetako eta elkarte gastronomikoetako lokalak eta zerbitzuak berriz irekitzea.

Malgutzeko dekretu hau Euskadiko osasun-krisiaren bilakaera positiboari esker iritsi da, eta Bizi Berri Planaren barruan kokatzen da. Plan horrek Eusko Jaurlaritzak deseskalada prozesuaren estrategia zehatza jasotzen du.

Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du zuhurtasun-, segurtasun- eta zorroztasun-printzipioak betetzen jarraitu behar dela, eta herritarren lankidetza eskatzen jarraitzen du, sinetsita erantzukizun indibiduala lehen mailako bermea dela kutsaduraren hedapena saihesteko.



4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko maiatzak 25

    Dekretu honetan ez da agertzen ezertxo ere udal kiroldegi eta igerilekuei buruz. Hala ere, Ertzaintzak irizpide batzuk atera ditu eta Eusko Jaurlaritzako webgunean argitaratu. Honek, zalantzak eta galderak sortu ditu herritarrengan eta instalazioetako langileengan. Nola dago gai hori?

  • 2020.eko maiatzak 25

    Buenos días , que día abren lon puntos de encuentro familiar estando desde hoy en la fase 2?

  • 2020.eko maiatzak 24

    Buenas tardes. Como otros compañeros usuarios de autocaravanas, me gustaría, en vista de que ya está publicado el nuevo BOPV que regula la fase 2 de desescalada, que e incluyeran en la regulación nuestra forma de turismo citandola de manera expresa. No tenemos claro qué podemos hacer o no, porque cuando preguntamos a movilidad de la Ertzaintza, nos dicen que podemos movernos y circular, pero tenemos PROHIBIDO PERNOCTAR ( NO ACAMPAR,) CORRECTAMENTE ESTACIONADOS en un parking como hasta ahora hemos podido hacer, fuera de áreas de Autocaravanas y /o campings, lógicamente cumplimendo como tod@s las normas de higiene y seguridad para evitar la transmisión y contagio del SarsCov2. Por éso les agradecería la aclaración y saber en base a qué orden, ordenanza, decreto o ley se basa esa prohibición en estos momentos, ya que nos causa mucha incertidumbre y nos parece un agravio comparativo con aquellos que sí pueden desplazarse a su segunda residencia "fija" en otro municipio dentro de la provincia. Gracias

  • 2020.eko maiatzak 24

    ¿Por qué se mantienen cerradas las Bibliotecas? Su cierre fue establecido por el decreto 8/2020, junto a los museos. Este decreto de hoy permite abrir los museos, pero no permite abrir las Bibliotecas, aunque sea una apertura limitada al préstamo y la devolución de los libros. ¿Cuál es la justificación?