Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzaintzak Polizia-hegazkintzako Nazioarteko Batzarra (PavCon Conference) hartuko du Iurretan duen basean

2011.eko maiatzak 23

Polizia-hegazkintzako adituak eta sektoreko profesionalak bilduko dira ekitaldian

Ertzaintzak lehen aldiz hartu du Iurretan dituen instalazioetan Polizia-hegazkintzako Nazioarteko Batzarra (PavCon Conference). Nazioarteko izaerako ekitaldi honek mundu osoko aire-operazioetako polizia-adituak eta hegazkintza sektoreko profesionalak biltzen ditu aldizka, esperientziak elkartrukatzeko eta azken berrikuntza teknikoak ezagutzeko. Ekimena lehen aldiz garatzen ari da Espainian.

Jardunaldiak asteartean hasiko dira eta bi egun iraungo dute, goizeko eta arratsaldeko saioetan. Ertzaintzaren Iurretako basean izango dira; bertan, Helikopteroen Unitatea dago, eta polizia europar ezberdinetako aire-zerbitzuen ordezkari ugarik parte hartuko dute. Astearteko jardunaldietan, arratsaldean, Sondikako aireportuko antzinako instalazioak bisitatuko dira; zenbait materialen erakusketa estatiko bat egingo da, zehatz-mehatz, bitarte tekniko berriak dituzten polizia aplikaziorako bi aireontzi erabilgarri erakutsiko dira.
 
Batzarrean zehar emango diren hitzaldien artean aipatzekoa da asteartean Glem A. Daley New Yorkeko poliziako ofizial erretiratuarena; helikoptero bidezko emergentziazko erreskateetan esperientzia zabala du eta arrisku altuko erreskate aire-operazioen oinarriak azalduko ditu. Jarraian, Emmanuel Stillon Jendarmeria frantseseko teniente koronelak espezialista galiarrak aire-erreskatetarako prestakuntza-sistemak eta entrenamenduak izango ditu mintzagai. Alemaniako Polizia Federaleko bere homologoak, Torsten Hallman teniente koronelak, aire-espezialista alemaniarren instrukzio-prozedura eta heziketaz hitz egingo du.
 
Asteazkenean, Daley kapitainak berriro hitz egingo du arrisku altuko erreskate operazioen inguruan, oraingoan, operazio-ikuspuntutik. Joachim Walzik koronelak, bere aldetik, Bavariako poliziako helikopteroen prozedura operatiboak azalduko ditu.
 
Oharra: jardunaldien garapena jarraitzeko interesa duten komunikabideak Iurretako Ertzaintzaren egoitzara (ETBko antzinako instalazioen ondoan) joan ahal izango dira asteartean, 09:00etatik 11:00ak arte. Halaber, elkarrizketak lortu ahal izango dira hizlariekin Herrizaingoko Prentsa Zerbitzuaren bidez (prensa@ertzaintza.net) edo 94-6079282 telefonoan. Parte-hartzaileen eta hitzaldien zerrenda osoa helbide honetan lor daiteke:

http://www.alea.org/assets/pressReleases/assets/1134/PAvConProgramme2011.pdf

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko