Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Europako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Kontseilua (EPSCO) ekainean Luxenburgon egitea aurreikusten zen, eta, haren ordez, bideokonferentzia egingo da

2020-05-21
  • Coreper - Ordezkari Iraunkorren Batzordeak autonomia-erkidegoek eta eskualdeek enpleguaren eta gizarte-politiken arloan eginiko proposamenak aztertu ditu

Brusela, 2020-05-21

EPSCO-Enpleguko eta Gizarte Politiketako Europako Ministroen Kontseilu presentziala ekainaren 11n Luxenburgon egitea aurreikusten zen; bertan, Euskadik autonomia-erkidegoek erronka demografikoen eta kontziliazioko eta iraupen luzeko zaintzen inguruan hartutako baterako jarrerak azaldu behar zituen. Kontseilua aldatu egin da eta ministroen bideokonferentzia egingo da ekainaren 9an, Bruselan.

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak esan duenez, “Europako gainerako ministro-kontseiluekin gertatuko den bezala, Kontseiluko lehendakaritzak ekainean egingo diren ministroen bideokonferentzien egutegi berria aurreikusi du”.  

“Egunotan, EPSCO Kontseiluaren eta COREPERen (estatu kideetako gobernuen Ordezkari Iraunkorren Batzordea, politika- eta administrazio-eginkizunak dituen organoa; Batasuneko estatu bakoitzeko ordezkari batek -enbaxadore mailakoa- eta Europako Batzordeko ordezkari batek eratzen dute) prestakuntzako lantaldeak estatuek aurkeztutako ondorioen proposamenak aztertzen ari dira; autonomia-erkidegoek eta eskualdeek ekarpenak egin dizkiete proposamen horiei, “jarrera erkide” izenekoen bidez”, azaldu du Murok.

Euskadi autonomia-erkidegoen ordezkari da enpleguaren eta gizarte-politiken arloan, 2020ko seihileko honetan, Kroaziako lehendakaritzarekin batera; ordezkaritza-eginkizun hori, uztailetik aurrera, Aragoik izango du, Alemaniako sei hileko lehendakaritza duenean.

Europako Seihilekoko udaberriko paketea: COVID-19aren pandemiaren aurrean erantzun koordinatua emateko gomendioak

  • Nabarmentzekoa da “trantsizio ekologikorako eta eraldaketa digitalerako bide ematen duen hazkunde jasangarria eta inklusiboa”
  • Gizarte Eskubideen Europako Zutabea erreferentziala da
  • Gomendioek enpleguaren babesa nabarmentzen dute

 Europako Batzordeak, atzo, estatu bakoitzeko Gomendio berezi batzuk proposatu ditu eta, haien barruan, EBko kide guztiei politika ekonomikoko orientazioak ematen dizkie, COVID-19aren pandemiaren testuinguruan, pandemiak eragindako arazo premiazkoenetan eta hazkunde jasangarria berriz sustatzean oinarritzen direnak. Gomendioak bi helbururen inguruan egituratzen dira: epe laburrera, COVID-19aren pandemiaren ondorio ekonomiko larriak arintzea eta, epe ertainera, trantsizio ekologikorako eta eraldaketa digitalerako bide ematen duen hazkunde jasangarria eta inklusiboa lortzea.

 Hazkunde Jasangarriko Urteko Estrategiak Batzordearen hazkunde-estrategia nabarmendu du; hura pertsonen eta planetaren zerbitzura dagoen ekonomia eraikitzeko lehia-jasangarriaren sustapenean oinarritzen da. Koronabirusaren krisiaren agerraldia kontuan hartuta, estrategia horrek garrantzi handia du. Gomendioek  lehiarako jasangarritasunaren lau dimentsioak barne hartzen dituzte —egonkortasuna, ekitatea, ingurumen-jasangarritasuna eta lehiakortasuna— eta osasunean ere enfasi berezia jartzen dute. Gomendioek, halaber, Batzordeak Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuak Europako Seihilekoan integratzeko duen konpromisoa islatzen dute; izan ere, osasun publikoko eta gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-arloetako ardurak barne hartzen dituen esparru integratua eskaintzen dute.

Gomendioek zenbait eremuri erantzuten diete, besteak beste: osasun publikoko inbertsioa eta osasun-sektorearen erresilientzia; enpleguaren babesa eraginpean dauden pertsonentzako errentarako laguntzen bidez; pertsonetan eta trebakuntzetan inbertitzea; enpresa-sektorearentzako laguntza, batik bat enpresa txiki eta ertainei zuzenduta, eta neurrigabeko zerga-plangintzaren eta kapitalak zuritzearen aurkako neurriak hartzea. “Susperraldiak eta inbertsioak elkarrekin joan behar dute eta EBko ekonomia birkonfiguratu, zeinak trantsizio digitala eta ekologikoa baititu aurrez aurre”.

Nicolas Schmit Enpleguko eta Gizarte Eskubideetako komisarioak honako hau baieztatu du: “langileei laguntzea, gizarte-babesa sendotzea, desberdintasunen aurka borrokatzea eta jendeak trebetasunak garatzeko duen eskubidea bermatzea helburu nagusi izango dira krisiari emango diogun erantzun ekonomikoan, bai eta trantsizio ekologiko eta trantsizio digital inklusiboak lortzeko ahaleginean ere. Helburu horiek elkarrekin baino ezingo ditugu bete”.

Schmitek esan duenaren arabera, “Gizarte Eskubideen Europako Zutabeak jarraituko du gure gida izaten noranzko horretan”. Koronabirusaren krisiaren ondoko susperraldiak erresilientzia eta bateratasuna sendotu behar ditu eta pertsonen zerbitzura bideratu”.

 

INFO+

 

2020ko Europako Seihilekoko udaberriko paketea: galde-erantzunak

Informazio-fitxa: Europako Seihilekoko udaberriko paketea:

Herrialde bakoitzeko Gomendioei buruzko jakinarazpena:

Gomendio bereziak herrialdeka

  1. artikuluko 3. zenbakiaren araberako txostenak

Greziari buruzko ikuskapen indartuaren seigarren txostena

Espainiako programa ondoko ikuskapenari buruzko txostena

Greziako programa ondoko ikuskapenari buruzko txostena

2020ko Europako Seihilekoa: txostenak herrialdeka

2020ko udaberriko aurreikuspen ekonomikoak

Egonkortasun eta Hazkunde Ituna

Desoreka makroekonomikoaren prozedura

Europako Seihilekoa

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)