Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak eta Osakidetzak kolektibo espezifikoetan COVID-19a atzemateko 136.000 probatik gora egin dituzte

2020.eko maiatzak 21

Probarik gehienak esparru sanitarioan eta soziosanitarioan egin dituzte, baina baita Ertzaintzan, suhiltzaileen kolektiboan eta udaltzaingoetan ere, arrantzaleei eta espetxeetan egiteaz gainera

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak kolektibo espezifikoetan COVID-19a atzemateko 136.000 probatik gora egin dituzte. Probarik gehienak esparru sanitarioan eta soziosanitarioan egin dituzte, baina baita Ertzaintzan, suhiltzaileen kolektiboan eta udaltzaingoetan ere, arrantzaleei eta espetxeetan egiteaz gainera. Horixe eman du jakitera Nekane Murga Osasuneko sailburuak gaixotasunaren bilakaeraren berri emateko gaur egindako agerraldian, eta adierazi du programa horiek beste kolektibo profesional batzuetara ere hedatuko direla pixkanaka.

Sailburuak nabarmendu du hilabete hauetan Osasun Saileko eta Osakidetzako profesionalek egin duten ahalegin itzela egunero probak egiteko, eta adierazi du orain deskonfinamendu-faserako abian jarritako lehen-mailako arretako zaintza- eta kontrol-planaren esparruan egingo dutela, bai eta baheketa-programen bidez edo kolektibo espezifikoei probak eginez ere.

Osasunaren arloan, eta pandemia hasi zenetik, 86.000 proba baino gehiago egin dizkiete Osakidetzako profesionalei: 46.407 PCR eta 39.803 test azkar, eta PCR bidez baieztatutako positiboen ehunekoa, profesional guztiekiko, % 5,45ekoa da. Esparru soziosanitarioan 22.024 proba egin dizkiete profesionalei, eta 20.000 inguru egoitzetan bizi diren pertsonei.

Ertzaintzari dagokionez, guztira 4.788 proba egin dituzte, testa egitea borondatez onartu duen plantillaren % 60ri, alegia. 100etik 5ek baino gutxiagok eman dute positibo test serologikoan, eta probak egiteko prozesuari maiatzean ekin zitzaionetik ez da positiborik izan PCRtan. Suhiltzaileen kasuan, berriz, Euskadin lan egiten duten 1.500 suhiltzaileen herenari egin diote proba, eta test serologikoetan % 5ek baino gutxiagok eman dute positibo eta ez da positiborik izan PCRtan maiatzean. Udaltzainei probak egiten ere hasita daude, guztira 3.000 dira eta heren bati egin dizkiote. Test serologikoen bidez baieztatutako kasuak % 4 baino gutxiago izan dira eta PCRtan ez da positiborik izan.

Arrantzaleei dagokionez, datozen egunotan ontziratzea aurreikusten duten guztiei egin zaizkie probak. Orain arte 750 bat arrantzaleri egin zaizkie test azkarrak eta PCRak, eta ez da positibo bakar bat ere izan.

Espetxeen kasuan, 1.630 pertsonari (espetxeratuei, funtzionarioei eta sanitarioei) egin zaizkie testak, eta intzidentzia gainerako kolektiboetan baino txikiagoa da: zehazki, % 1ekoa proba serologikoetan eta positibo bakar bat ere ez PCRtan.  

 

DATU EGUNERATUAK

Osasun Sailak Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du COVID-19ri dagokionez, informazio honen bidez:

EGINDAKO PROBAK

Atzo 6.862 proba egin ziren guztira (4.418 PCR eta 2.444 test azkar).

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK

  • Atzo PCR bidez baieztatu zituzten positibo berriak 9 izan dira. Lurraldeka, hauek dira kopuruak: 2 kasu berri Araban eta 7 Bizkaian.
  • Test azkarraren bidez detektatutako kasuak, 130 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezakete.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte 1.483 pertsona hil dira guztira; atzo 3 gehiago. Gainera, 38 pertsona ZIUn daude, aurreko egunean baino 3 pertsona gutxiago.

 

Informazio gehiago:

Egoera epidemiologikoa:
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/21_mayo_Boletin.pdf

Egoera asistentziala:
https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/21_mayo_Datos_Asistenciales.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzak 21

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Osasuna
    2020.eko ekainak 18

    Estimado Joseba:

    Queremos señalar la absoluta transparencia con la que desde el Departamento de Salud se ha informado, diariamente, a la sociedad vasca.
    Adicionalmente del presente portal Irekia, ventana abierta a la participación ciudadana, en la web del Departamento de Salud se publican los Informes diarios con la actualización de datos sobre la evolución del nuevo coronavirus COVID-19:
    https://www.euskadi.eus/boletin-de-datos-sobre-la-evolucion-del-coronavirus/web01-a2korona/es/
    Y en este enlace la información de Opendata:
    https://opendata.euskadi.eus/catalogo/-/evolucion-del-coronavirus-covid-19-en-euskadi/

    Referente a los datos de pruebas PCR realizadas y porcentajes de PCR positivos en el ámbito sociosanitario, actualmente podemos decir que se han realizado pruebas serológicas (test rápidos) a todo el ámbito sociosanitario de Euskadi, tanto a profesionales como a residentes.
    El porcentaje de positivos detectados en este ámbito ha sido de:
    • Profesionales sociosanitarios: 3, 6%
    • Residentes sociosanitarios: 8,1%
    Este porcentaje es similar al obtenido entre otros colectivos.

    Atentamente.

  • 2020.eko maiatzak 21

    Un detalle sobre los datos que aporta esta nota de prensa. De todos los ámbitos que se enumeran se da el número de pruebas realizadas y los porcentajes de PCR positivos, salvo en el sociosanitario, en el que no se dan los porcentajes de PCR positivo. Si se dan datos, que sean los de todos esos ámbitos. ¿No será que si se aportan dejan al descubierto las deficiencias de fondo en ese ámbito?

Ekitaldiko kargudunak