Eu

EBko adituek enplegurako enpresen eta pertsonen gaitasunetan digitalizazioa sartzeak duen garrantzia nabarmendu dute

2020.eko maiatzak 19
  • Europako Batzordearen eta Konrad Adenauer fundazioaren Internet bidezko hitzaldia: “Big Data; digitalizazioa, Europako estrategia”
  • Lorena Boix: “Covid-en pandemiaren ondoren, digitalizazioan eta adimen artifizialean inbertitu behar da, batez ere ETEetan eta pertsonen prestakuntzan”

Vitoria Gasteiz,  20-05-19

Europako Batzordeko Politika Digitalen Plangintzako eta Ezarpeneko zuzendariak eta DG Connect–Komunikazio Sareen Edukiko eta Teknologiako Zuzendaritza Nagusikoak, Lorena Boix-ek, honako hau nabarmendu du: “enpresentzat eta batez ere ETEentzat arlo digitalaren inguruko ezagutza eta gaikuntza izateko beharrak duen garrantzia; izan ere, garrantzi handia izango du enplegurako eta hartara jotzeko”.

 Europako Batzordeak eta Konrad Adenauer fundazioak, gaur arratsaldean, “Big Data: digitalizazioa, Europako estrategia” izeneko bideokonferentzia antolatu dute; hura ia berrehun pertsonak jarraitu dute, besteak beste Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko eta Innobasqueko ordezkariek. Bestalde, Francisco Fonsecak parte hartu du, Europako Batzordeak Madrilen duen ordezkaritzaren zuzendariak, Wilhelm Hofmeister eta Martin Friedik Konrad Adenauer fundaziokoek, Lorena Boixek, Núria Oliver ACMko Adimen Artifizialeko eta Zientifikoko Europako Elkarteko ordezkariak, MITeko PH.D-ak eta Vodafone de Sociedad y Comunicaciones Institutuko zientzia-aholkulari buruak eta Jochen Müller Europako Batzordearen ordezkaritzaren zuzendari laguntzaileak. 

Lorena Boix aditu ezaguna da, eta 15 urte baino gehiago daramatza Bruselan lanean. Lorena Boix honako honetaz ohartu da: “oro har, gaikuntza digitalik eza”. Nabarmentzen da Estatuan “azpiegitura ona dagoela, batik bat banda zabalean, baina ez dago pertsona-kopuru nahikoa horretan lanean. Covid-en pandemiaren ondoren, digitalizazioan eta adimen artifizialean inbertitu behar da, batez ere ETEetan eta enplegura joko duten pertsonen prestakuntzan”.

Big data

Hizlariek, halaber, Estatu Batuak/Europa/Txina Big Dataren kudeaketako blokeen munduko gaur egungo egoerari buruz ohartarazi du; haietan, Europar Batasuneko ildo politikoa pertsonetan oinarritzen da, eta gizarte-osagai nabaria du. Hori guztia ezin da herrialde bakar baten esku utzi. Europak digitalizazioaren arloan estrategia argia behar du, eta horretan biderkatu behar ditugu ahaleginak”.

Pasa den otsailaren 19an, Europako Batzordeak adimen artifizialari buruzko liburu zuria aurkeztu zuen, bai eta Europako datuen estrategia bat ere. Bi ekimen horien bidez lortu nahi den Europako gizartea herritar guztien bizitza aberasten duten Europako balioetan finkatzen diren irtenbide digitalek indartuko dute, bai eta merkatu globalean Europako aplikazio teknologikoen iraunkortasunak ere.

Covid-19aren pandemia globalak markatutako testuinguru berri honetan, Europako Batzordeak arlo digitalean abiarazten dituen ekimenak oso garrantzitsuak dira; izan ere, epe ertain eta luzean, teknologia digitalek ohitura eta bizi-estiloetan eta demokrazien kalitatean izango duten eragina oso garrantzitsua izango da .

Argibide gehiago: EBko Adimen Artifizialari buruzko Liburu Zuria:

https://op.europa.eu/es/publication-detail/-/publication/aace9398-594d-11ea-8b81-01aa75ed71a1

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko maiatzak 20

    Complementar hibridación persona humana-máquina para incluso superar distintas discapacidades o aliviar su progresión, negarse a la terapia cognitiva puede suponer un dolo con el fin de seguir en un estado les permita seguir cobrando prestaciones. Formación preventiva uso dispositivos electrónicos pues también conllevan riesgos.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Lorena Boix,