
15 milioi euro turismoari eta merkataritzari laguntzeko, COVID19ak eragindako itxieraren ondoren (Gobernu Bilera 2020-05-19)
- Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak COVID19 Ezohiko Laguntzen Programa aurkeztu du gaur Gobernu Kontseiluan. Programak 15 milioi euroko zuzkidura du (7,5 turismorako eta 7,5 merkataritzarako)
- Laguntzak ezarrita dauden neurrien osagarria den babes-estrategia batean kokatuta daude, bi alditan jarduteko aurreikuspenarekin: erresistentzia eta berrabiarazte ekonomikoa
- Laguntzak beste edozein laguntzaren osagarriak dira diruz lagundutakoaren kostua gainditzen ez den bitartean, eta norgehiagoka bidez emango dira, Aginduan ezarritako baremazio bati jarraikiz
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerra Gobernu Kontseiluaren ondoren agertu da gaur, Kontseiluan bertan onartu zen eta 15 milioi euroko zuzkidura duen COVID-19 Ezohiko Laguntzen Programa azaltzeko.
Sailburuak azaldu duenez, bere Sailak beharrezkotzat hartzen du euskal turismo- eta merkataritza-sektoreari bizirauten laguntzeko zuzeneko diru-laguntzen lerro bat ezartzea, pandemiaren hedaduraren berehalako ondorioak kontuan hartuta. “Helburua da inpaktua txikiagotzeko babesa eta euskarria ematea eta osasun-alarma amaitzean jardueran lehenbailehen errebote bat gerta dadin lortzea”.
Sailburuak azaldu duenez, turismo-establezimenduen % 86 inguruk 5 enplegu baino gutxiago dituzte, eta autonomoen kolektiboa handia da (enpleguaren % 20 biltzen du). Merkataritzan, berriz, establezimenduen % 78k 2 enplegu baino gutxiago dituzte, eta % 93k 5 enplegu baino gutxiago; autonomoak % 34 dira.
Erakunde onuradunak
Negozio-bolumenari dagokionez jarduera nagusi gisa turismoa edo merkataritza duten eta osasun-alarmaren aldian jarduera erabat eten behar izan duten edota salmentetan % 75etik gorako murrizketa jasan duten autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak.
Diruz lagun daitezkeen kontzeptuak
Gastu operatiboak eta arruntak, lan-gastuak izan ezik (soldatak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak):
- Jarduera egiten den establezimenduaren erosketa estaltzera bideratutako hipoteka-maileguen kuotei dagozkien ordainketak edo establezimenduaren alokairuaren ordainagiriak, alarma-egoera indarrean jarri zenetik 2020ko abuztuaren 31ra bitarteko segidako 3 hilabetekoak.
- Osasun-alarma indarrean jarri aurretik eskuratutako produktu galkor edo freskoen hornidurarako gastua edo eskuratu ondoren itzuli edo berriro negoziatu ezin izan den sasoiko produktuen stocka erosteko gastua (merkataritza).
- Osasun-alarmagatik jarduera itxita egon den aldian eragindako gastu arruntak, hala nola hornidurak, beste kontsumo batzuk edo kanpo-zerbitzuen ordainketak; COVID-19ren inpaktuari lotutako askotariko laguntzen aholkularitza- eta kudeaketa-gastuak; ostalaritza-, merkataritza- eta turismo-arloko elkarteetan afiliatzeko kostuak, alarma-egoera indarrean jarri eta 6 hilabeteko gehieneko aldiari dagozkionak.
- Alarma-egoera indarrean jarri aurreko bosturtekoan egindako inbertsio-epeei dagozkien ordainketak edo inbertsio horien segidako 3 hilabeteko finantzaketa-kuotei dagozkienak, turismoaren kasuan.
Laguntzen zenbatekoari dagokionez, aurkeztutako gastuaren % 100 estaliko du, eta enpresa bakoitzeko gehieneko diru-laguntza 3.000 euro izango da. Diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako eta onartutako gastuak 750 €-koak izango dira gutxienez. Sailburuak azpimarratu duenez, "laguntza horiek bateragarriak dira beste edozein diru-laguntzarekin, betiere diruz lagundutako kontzeptuaren kostua gainditzen ez bada".
-
2020-05-27
Buen día, Jose Manuel Rodriguez Peña
Debe entenderse como “gasto” subvencionable el conjunto de pagos referidos a un mismo concepto de gasto, es decir, diversas facturas referidas a un mismo concepto (p.e. telefonía) por importe inferior a 100 € cada una de ellas, pero cuyo total, descontado el IVA, es igual o mayor que 100 € SI es subvencionable.
En la página de tramitación de la ayuda se ha publicado un documento de "Preguntas más frecuentes" para proporcionar aclaraciones suplementarias.
-
2020-05-26
Buen día, Denolan
Las empresas de restauración: Restaurantes, bares, cafeterías y establecimientos de similar naturaleza que desarrollan su actividad en establecimientos fijos, abiertos al público en general, que se dedican de forma habitual y profesional a ofrecer comidas y bebidas para consumir en el mismo local son susceptibles de optar a estas ayudas.
Muchas gracias por su pregunta.
-
2020-05-26
Buen día Estefanía
Si tiene alguna dificultad técnica en la tramitación puede recibir soporte en:
ZUZENEAN: 012 y 945018000
EJIE: ATTurismoa@ejie.eus
Muchas gracias por su consulta.
-
2020-05-20
Buenos días, Viajes Irache
La previsión de publicación en el BOPV de las órdenes de ayuda es la del próximo martes 26 de mayo. Informaremos de la misma en unca campaña de comunicación en los medios de comunicación de Euskadi. La tramitación se realizará en la página euskadi.eus en el apartado "trámites y subvenciones". Tendrá, desde la fecha de publicación en Boletín, un mes para presentar sus solicitud y si tiene alguna duda los canales habituales de atención a la ciudadanía del Gobierno en Zuzenean estarán a su disposición.
Un saludo y gracias por sus preguntas.