Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzak euskal senatariei harrera egiten die.

2011.eko maiatzak 24

Maiatzaren 4an euskal senatari eta diputatu guztiei egin zitzaien harrera ekitaldiaren ondoren, ekitaldira joaterik izan ez zutenei gonbidapen berria luzatu zaie.

"Ordezkaritza, batez ere, topagune bat izango da, bertatik Eusko Jaurlaritzaren politikak eta jarduerak zein euskal errealitate aberats eta anitzak zabaltzen laguntzeko".

Eusko Jaurlaritzako Madrilgo Ordezkariak, Irune Aguirrezabal Quijerak, harrera egin die gaur eguerdian zirkunskripzioa Euskadin duten Senatariei, baita Euskal Autonomia Erkidegoak berak aukeratu dituen senatariei ere. Horrela, Ordezkaritza ezagutzera eman eta bere xedeen berri eman die. Ordubetez luzatu da Ordezkaritzaren egoitzan ospatu den bilera. Bertara, PSEko alderdia ordezkatuz Yolanda Vicente, Jose Luis Vallés, Lentxu Rubial, Dimas Sañudo, Imanol Zubero eta Roberto Lertxundi hurbildu dira; eta PP alderdia ordezkatuz, Juana Iturmendi.


 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Irune Aguirrezabal Quijera, Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaria