
Irakaskuntza-kooperatibei dirulaguntzak emateko deialdia
Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, gaurko egunean onartu du unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxeen titularrak diren kooperatibentzat dirulaguntzak deitzen dituen Agindua.
Deialdi honen xedea da, 33.000 euroko diru-kopuruz, irakaskuntza-kooperatibentzat dirulaguntzak ematea, Hezkuntza Sistema Hobetzeko Planaren ildo estrategikoekin bat datozen prestakuntza-jarduerek edo jarduera osagarriek eragindako gastuetarako, honako prestakuntza-ildo hauetan:
- Hezkuntza-komunitatearen prestakuntza
- Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunerako arreta
- Elebitasuna, hezkuntza eleaniztunaren esparruan
- Ikasmaterialak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak
Antolaturiko jarduera horiek ikastetxeetako ikasleei nahiz gurasoei zuzenduak izan daitezke.
-
2020-05-21
33.000 euros es una cantidad ínfima para repartir y cubrir las necesidades de los centros concertados de titularidad cooperativa. Le falta un "0" al final.. por lo menos. Muchas cooperativas de familias requieren de unas aportaciones importantes por parte de las familias para cubrir los gastos no docentes..(suministros, obras, mantenimiento de edificios que no son precisamente nuevos...). Especialmente, en estos tiempos de crisis, ¿no hay posibilidad de aumentar esa cantidad y ayudar más a las cooperativas de familias que son titulares de centros educativos concertados? Gracias!