Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak LABIren Aholku Batzordea desegin du, baina fase berri honetako osasun egoeraren jarraipena Aholkularitza Batzorde Zientifiko batek egingo du

2020.eko maiatzak 18

Lehendakariak LABIren Aholku Batzordea desegin du, baina fase berri honetako osasun egoeraren jarraipena Aholkularitza Batzorde Zientifiko batek egingo du

Euskadiko Babes Zibileko Lurralde Planaren zuzendaritzaren erregulazioa aplikatuz, 2020ko martxoaren 14an, Lehendakariak LABIren Aholku Batzordea izendatu zuen, haren zuzendariari aholkuak emateko. Honako hauek osatu dute batzordea: Lehendakaria, Osasuneko sailburua, Segurtasuneko sailburua, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua, Osasuneko sailburuordea, Segurtasuneko sailburuordea, Araubide Juridikoko sailburuordea, Osakidetzako zuzendari nagusia, Larrialdietako zuzendaria, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, Eudeleko presidentea eta Euskadin Espainiako Gobernuak duen Ordezkaria.

Ordutik, Babes Zibileko Aholku Batzordea bederatzi aldiz bildu da pandemiaren bilakaerarekin eta pandemiari aurre egiteko hartutako erabaki publikoekin lotutako hainbat gai jorratzeko.

LABIren Aholku Batzordearen itxierari buruzko memoriak jasotzen duen bezala, "osasun-larrialdiko fasea gainditutzat jotzen da; fase horren helburu nagusia osasun-sistemaren kolapsoa saihestea zen, eta orain osasun-zaintzako fase bati ekin behar zaio, kasu eta kontaktuen kudeaketaren bidez egoerari eustea helburu duena". Hala, Lehendakariak desegin egin du Euskadiko Babes Zibileko Planaren zuzendaritzan eta koordinazioan laguntzeko izendatutako Aholku Batzordea, nahiz eta, egoera berrian, Segurtasuneko sailburuak, une horretatik aurrera eginkizun horiek bere gain hartuta, osaera desberdineko beste bat izendatu ahal izango duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro Gonzalez, Unai Rementeria, markel Olano, Gorka Urtaran, Denis Itxaso