Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak hauteskundeak deitu ditu uztailaren 12rako

2020-05-18
  • Iñigo Urkullu: "Nire erantzukizuna baliatuz egiten dut, dokumentu teknikoak aztertu, alderdi politikoei entzun eta Gobernu Kontseiluan eztabaidatu ondoren"
  • Euskadik "osasun-larrialdiko" egoera utzi eta osasun-arloko "zaintza eta kontroleko" fase berri bat ireki du

Iñigo Urkullu lehendakariak Gobernu Kontseiluaren ezohiko bileraren buru izan da gaur, dokumentazio teknikoa eta azken orduetan emandako araudia aztertzeko eta hurrengo hauteskunde-deialdiari buruz eztabaidatzeko. Bilera egin ondoren, Lehendakariak hauteskundeak deitzea erabaki du uztailaren 12rako (igandea), eta, beraz, gaur arratsaldean sinatuko du EHAAn bihar, 2020ko maiatzaren 19an, argitaratuko den Dekretua.

Iñigo Urkulluk, bere agerraldi publikoan, azken bi hilabeteetan hildako pertsona guztiak gogoratu ditu: "beraien familia eta hurbilekoei gure dolumina eta elkartasun sentimendua helaraziz egiten dut".

Ondoren, uztailaren 12an hauteskundeak deitzeko hiru arrazoiak azaldu ditu: osasun-arlokoa, izaera juridiko eta legalekoa eta parte-hartzea bermatzekoa:

  • Osasun-arrazoia: Osasun publikoko txostenek egiaztatzen dute egungo egoera nabarmen hobea dela Euskadin duela bi hilabete osasun-larrialdia deklaratu zenean baino. Martxoaren 13an, egoera epidemiologikoak ezohiko eta premiazko neurriak hartzea ekarri zuen, Euskadiko osasun-larrialdiari erantzuteko. Izan ere, osasun publikoari buruzko azken txostenak berretsi egiten du azken asteotan kasu positiboen beherakada jarraitua izan dela, eta hildako pertsonen beherakada etengabea; hala, Euskadik gainditu egin du pandemiaren hedapena geldiaraztea eta osasun-sistemaren kolapsoa saihestea helburutzat zuen,osasun-larrialdia. Hala, Lehendakariak esan duenez, "zaintza eta kontrolaren etapa berri batean gaude. Joera aldatu egin da, eta ez dago pertsonei arreta emateko osasun-sistema kolapsatzeko arriskurik. Egoera berri honen aurrean, eta udazkenari lotutako ziurgabetasunen aurrean, osasun publikoaren txostenak uste du uztaila garai egokia izan daitekeela hauteskundeak deitzeko ".
  • Arrazoi juridikoa eta legezkoa: Lehendakariak azaldu du euskal alderdi politikoekin egindako bileretan denak ados zeudela hauteskundeak deitzea garrantzitsua zela, eta, beraz, premisa hori kontuan hartuta: "pandemiak udan eragin txikiagoa duela eta udazkenean arrisku handiagoa dagoela kontuan hartuta, erabaki dut berme gehien duen data uztailaren 12a dela. Baldintza guztiak betetzen dira Hauteskundeak berme osoz egiteko. Egia da Covid-19ak eragiten duen ziurgabetasunaren aurrean gaudela, baina euskal gizarteari jakinarazten diot hauteskundeak pertsonen osasunerako segurtasun osoz egingo direla. Hori izango da lehentasuna une oro ".
  • Hirugarren arrazoia parte-hartzearen bermea da: Diputatuen Kongresuan maiatzaren 6an hartutako erabakiaren arabera, alarma-egoera indarrean egotea ez da oztopo Hauteskundeak egiteko. Izan ere, Espainiako Gobernuak Hauteskundeak hobeto egiten lagunduko du. Gainera, Segurtasun Sailak prebentzio-neurriak eta -mekanismoak biltzen dituen plan bat prestatu du pertsonen osasuna eta segurtasuna bermatuko duen hauteskunde-prozesu bat garatzeko: "Berme-esparru honetan, uztailaren 12rako Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak deitzea erabaki dut".

ERABAKIAREN EBALUAZIOA

Bere agerraldian, Lehendakariak esan du uztailaren 12rako hauteskunde-deialdi honek pandemia eta Euskadiko osasun-egoera ebaluatzeko konpromiso publikoa jasotzen duela: "Hauteskundeen deialdiak pandemia eta egoera santiarioa ebaluatzeko konpromiso publikoa hartzen du. Uztailak berme guztiak ditu. Gainera, osasun-larrialdia eragin zuten baldintzak berriro gertatuko balira, urriaren 25a baino lehen beste aukera bat izango genuke ".

LEGEBILTZARRA OSATUTA ETA LANEAN

Azkenik, Iñigo Urkullu Lehendakariak ziurtatu du hemendik aurrera ireki den ziklo ekonomiko eta sozial berriak eragindako beharrei intentsitate eta baliabide guztiekin erantzuteko erronkari ekingo diogula. Horretarako, beharrezkoa da lehenbailehen Legebiltzarra eratzea eta erabat operatibo egotea “bere tresna, gaitasun eta baliabide operatibo guztiak martxan behar dituen Herri batentzat".

OHARRA

Bihartik aurrera, Euskadi "osasun-larrialdiko" egoera batetik osasun-arloko "zaintza eta kontroleko" egoera batera igaroko da.

Erabaki hori hartzeko, Gobernu Kontseiluak, besteak beste, hiru dokumentu aztertu ditu:

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2020-05-18

    Comentario de Twitter:
    🔵 @iurkullu Lehendakariak hauteskundeak deitu ditu uztailaren 12rako ➡︎ https://t.co/17KAgf95LL

    👉🏻 Euskadik "osas… https://t.co/DHp0Cwvyff

  • Argazkia SN Robot
    @AmundarainMikel
    2020-05-18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 El Lehendakari @iurkullu convoca elecciones para el domingo 12 de julio ➡︎ https://t.co/wPItQyw5Ky

    👉🏻 Euskadi abandona la s…

  • Argazkia SN Robot
    @ErrekaldeEAJPNV
    2020-05-18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 @iurkullu Lehendakariak hauteskundeak deitu ditu uztailaren 12rako ➡︎ https://t.co/17KAgf95LL

    👉🏻 Euskadik "osasun-larriald…

  • Argazkia SN Robot
    @ErrekaldeEAJPNV
    2020-05-18

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🔵 El Lehendakari @iurkullu convoca elecciones para el domingo 12 de julio ➡︎ https://t.co/wPItQyw5Ky

    👉🏻 Euskadi abandona la s…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)