Berriak Lehendakaritza
Eu

Lizitazioa: Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdea

2020.eko maiatzak 18

LLET Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak argitara eman du mugaz gaindiko administrazio-kudeaketan formakuntza-eskaintza baten diseinuan laguntza teknikoa kontratatzeko baldintza-agiria, FORMA NAEN europar proiektuaren esparruan. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak finantzatutako proiektua da, INTERREG V A Espainia-Frantzia-Andorra 2014-2020 (POCTEFA) programaren POCTEFA 2019-ko proiektu-deialdiaren barnean.

Lizitazioaren helburua formakuntza plan bat diseinatuko duen profesionalekin bat egitea da (modulu eta unitate didaktikoen bidez egituratua) ikasle eta irakasleei zuzendua dagoena, proiektuaren inplementazioak iraun bitartean. Formazio honek hiru lurraldeen (Akitania-Berria, Euskadi, Nafarroa) erregelamendu juridiko eta komertzialen tratamenduan adituak trebatzea du helburu. Era berean, hiru lurraldeetako enpresen arteko harremanak eta lan-harremanak erraztu eta areagotzea da xedea.

Lizitazioaren aurrekontua 20.000€ da, zergak barne.

Eskaintzak egiteko epea 2020ko ekainaren 5a da, eguerdiko 12:00etan.

Baldintza-orri horretarako eskaintzak bide telematikotik aurkeztuko dira soilik, AMPA Akitaniako Lizitazio Publikoen Elkartearen plataforman: https://demat-ampa.fr

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko