Berriak Segurtasuna
Eu

Zaldibarko zabortegian (Verter Recycling 2002) Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazio eguneratua

2020.eko maiatzak 15

Bilaketa-operatiboari buruzko informazio eguneratua 2020/05/15an

BILAKETA LANAK

Buletin honi erantsitako tauletan ikus daitekeen bezala, guztira 109.395 m ³ hondakin atera eta berrikusi dira Alberto eta Joaquinen gorpuak bilatzeko prozesua hasi zenetik.

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak hondakinak bahetzeko eta erauzteko lanei lehentasuna emateko zehaztu zituen lau bilaketa-eremuetatik bi erabat berrikusita eta garbi daude, hondakinik gabe. Argazkian, B2 eremuaren itxura osoa ikus daiteke.

B4 bilaketa-eremuan, aste honetan berriz hasi dira erauzketa- eta baheketa-lanetan arrastelua daramen indusketa-ekipo batekin, hondakinak aldi baterako pilatzen diren biltegitik gertuen dagoen zatian. Eta datozen egunetan D2 lerraduraren erdi- eta goi-partea arintzen eta metatutako materialak kentzen joan ahala, hondakinen lehen biltegitik hurbil dauden eremuak ere hondeatu ahal izango dira. Argazkietan ikus daitezke egun hauetan non egon diren berrikusten B4 bilaketa-eremuaren barruan eta D2 lerradurako material arinketa lanak. 

Bilaketa lanak ohiko ordutegian egiten ari dira, 8: 30etik 19: 00ak arte. Larrialdiak Kudeatzeko Zuzendaritzako Interbentzio-Teknikariek eta Ertzaintzako Brigada Mugikorreko lankideek Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze bilatzeko prozesuan birmugitzen, ateratzen eta bahetzen diren hondakinak behatzen eta zaintzen jarraitzen dute.

BILAKETA-GUNEETAN BERRIKUSITAKO MATERIALE GUZTIA 2020/05/13

URAREN AZTERKETEN EMAITZAK,  ZALDIBAR INGURUAN

Eskura ezazu URA, Uraren Euskal Ajentziaren txostena kontu honetan: 

https://cutt.ly/fyez823

EGURALDIAREN AURREIKUSPENA OSTIRALERA ARTE 2020/05/21

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko