Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak egoitza finkatuta dagoen Lurralde Historiko osora zabalduko du herritarren mugikortasuna

2020.eko maiatzak 15
  • Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du oso garrantzitsua dela konpromiso indibiduala, soziala eta kolektiboa izatea gutxienez 2 metroko distantzia sozialarekin eta higiene-ohitura berri eta zorrotzekin

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Lehendakariaren dekretu bat argitaratuko du bihar, maiatzak 16, datorren astelehenetik, maiatzaren 18tik aurrera, egoitza finkatuta dagoen Lurralde Historiko bakoitzaren barruan mugikortasun osoa ahalbidetzeko.

Duela astebete, Eusko Jaurlaritzak "1. fasera" pasatzea erabaki zuen, bi irizpidetan oinarritutako murrizketekin: osasun publikoa bermatzeko zuhurtzia eta arreta. Horrela, mugikortasuna mugatzea erabaki zen, udalerrira eta mugakide diren herrietara.

Epidemiaren bilakaerak erakusten du, irmotasunez, aurreko asteekin alderatuta, kasu positiboen jaitsierak izan duen joera. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak uste du garaia iritsi dela bizilekua finkatuta dagoen lurralde historikoaren barruan herritarren mugikortasun arduratsua eta mailakatua berreskuratzeko. Lurralde Historiko desberdinetako udalerri mugakideen kasuan, mugikortasuna baimenduta egongo da, betiere arrazoi sozioekonomikoak tarteko direla.

KONPROMISO SOZIALA, NORBANAKOARENA ETA KOLEKTIBOA

Une honetan, Eusko Jaurlaritza buru-belarri ari da prestatzen 1. fasetik 2. fasera igarotzea. Hiru irizpiderekin lan egiten du:

  • Osasun-agintarien jarraibideak zorrotz betetzea,
  • Normaltasun-eremuen berreskurapenean apurka-apurka aurrera egitea, eta
  • Prebentzio-neurriekiko gizarte-konpromisoa aktibo mantentzea, erlaxazioa eta zaintza murrizten lagunduko duen gizarte-giroa saihestuz.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak gogorarazi du oso garrantzitsua dela konpromiso indibiduala, soziala eta kolektiboa izatea gutxienez 2 metroko gizarte-distantziarekin eta higiene-ohitura berri eta zorrotzekin.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko maiatzak 17

    ¿Para cuando los txokos?

  • Mar
    2020.eko maiatzak 16

    Mi pregunta es: si podré en el mes de junio (en mi caso de vacaciones) desplazarme para ir a, o bien ir a segunda residencia en otro territorio, o en caso contrario, en el mismo territorio, la posibilidad de ir a un alojamiento turístico.

    Eskerrik asko

  • 2020.eko maiatzak 16

    Desde el principio d ela pandemia se estaban reportando los datos por provincia , informacion que resultaba util para ver los positivos PCR y los serologicos .
    Ayer y hoy se han dejado de reportar .
    Pueden explicar el motivo para dejar de hacerlo? Ya no e sposible encontrar esa informacion en la pagina de osakidetza ..
    Eskerrik asko !

  • 2020.eko maiatzak 15

    Se puede viajar ya a las segundas residencias?Y para qué fecha se eliminaran las franjas horarias? La gente se acumula a ciertas horas, sobre todo a la tarde.

  • 2020.eko maiatzak 15

    Yo vivo en Vitoria-Gasteiz pero necesito ir por trabajo el 30 y 31 a Gipuzcoa, Lo voy a poder hacer??

Komunikabideek behera kargatzeko