Eu

HABEk gogorarazi du euskara-mailak egiaztatzeko prozesua jarduera-protokolo zehatzen arabera eta Prebentzio Batzorde batek gainbegiratuta egingo dela

2020.eko maiatzak 15

Gasteiz, 2020/05/15       

HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak gogorarazi nahi du euskara-mailak egiaztatzeko prozesua jarduera-protokolo zehatzen arabera eta Prebentzio Batzorde batek gainbegiratuta egingo dela, gaur goizean iragarri den bezala. HABEk, halaber, azpimarratu du probak, adierazi den bezala, hainbat egun ezberdinetan egingo direla eta azterketari-talde mugatuetan (hortaz, egun ezberdinetan eta txanda ezberdinetan egingo dira).

Adierazi den bezala, prozesu hori gauzatzeko jarduketa-protokoloak eta aplikazio-irizpideak lantzeaz arduratuko den Prebentzio Batzordea honako hauek osatuko dute: HABEko ordezkari batek, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Prebentzio Zerbitzuetako ordezkari banak, BECeko ordezkari batek eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko ordezkari batek. Beraz, proben inguruko detaile guztiak zehazteaz arduratuko dira, tartean garraioa.

Era berean, ezarritako egutegia, gaur goizean argitaratua, aldakorra izango da unean uneko beharrek hala eskatzen badute.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak