Berriak Lehendakaritza
Eu

Aldundiek arreta psikologiko espezializatuko 4.200 saio baino gehiago eskaini dizkiete konfinamenduan indarkeriaren biktima diren emakumeei

2020.eko maiatzak 15
  • Kasu gehienak osasun-krisia baino lehen ere artatzen ziren, eta aldi horretan artatzen jarraitu dira; 200 kasu inguru kasu berriak dira.
  • Eusko Jaurlaritzaren SATEVI Biktimei Laguntzeko Zerbitzuaren 24 orduko telefono-deiak % 25 igo dira martxotik apirilera.
  • Apirilean %25ean jaitsi dira salaketak.

Emakumeen aurkako indarkeriaren arloan euskal erakundeek - Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta udalek -, Emakunde buru duen Emakume Biktimen Arretarako Erakunde arteko Akordioaren Jarraipen Batzordearen inguruan koordinaturik, alarma-egoeraren hasieratik eutsi diete indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei zuzendutako baliabide eta zerbitzuei, eta COVID-19ak eragindako salbuespenezko egoerara egokitu dituzte. Pandemia hasi zenetik, erakundeek baliabide eta zerbitzuen jarraipena egiteko konpromisoa hartu zuten, identifikatutako beharrei berriei erantzun egokia emateko.

Hala, adibidez, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek emandako datuen arabera, konfinamendua hasi zenetik apirila amaitu arte, hiru aldundiek 4.200 saio baino gehiago eskaini dituzte indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta psikologiko espezializatuko zerbitzuen bidez (1.309 Araban, 2.233 Bizkaian eta 687 Gipuzkoan), honek emakumeen 1.479 kasu aktibo suposatzen du. Kasu gehienak osasun-krisia baino lehenagokoak ziren. Zehazki, 200 kasu berri sortu dira pandemian.

Laguntza psikologiko espezializatuko zerbitzuaren datuak lurraldez lurralde: Martxoaren 16tik apirilaren 30era (PDF)

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak emandako datuen arabera (SATEVI, Emakumeen Aurkako Indarkeriarako Telefono bidezko Arreta Espezializatuko Zerbitzua: 900 840 111), bertara egindako deiak % 25 igo dira martxotik apirilera, konfinamendu-aldian. Telefono bidezko arreta espezializatuko zerbitzura egindako deien datuak: Martxotik apirilera (PDF)

Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako datuen arabera, martxoaren 16tik apirilaren 31ra % 36 jaitsi ziren arren, apirileko salaketen kopurua % 25 jaitsi zen 2019ko apirilarekin alderatuta, honako koadro hauetan ikus daitekeenez. Hauek dira konfinamenduan egondako salaketen azken datuak:

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak