Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

La actividad formativa presencial de los cursos de formación para el empleo de Lanbide volverá de forma escalonada desde el 25 de mayo

2020.eko maiatzak 16
  • Euskal Enplegu Zerbitzuak jarduera horiek Lanbide Heziketa arautuaren itzuleraren erritmora berrabiaraziko ditu
  • Ikastaro horiek ematen dituzten 140 prestakuntza-zentro bakoitzak Arrisku Plana prestatu beharko du osasun-arriskua murrizteko
  • Itzulera honek 25.000 ikasleei eragin diezaioke

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 16a

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuak atea ireki du enplegurako prestakuntza-ikastaroetan prestakuntza-jarduera presentzialari berriro ekiteko. Hala, 140 prestakuntza-zentro laguntzaileei jakinarazi die klase presentzialekin berriro hasi ahalko direla, erakundeak berak ezarritako jarraibide batzuen arabera. Euskal Enplegu Zerbitzuak erabaki hori hartu du, osasun- eta hezkuntza-arloko erakundeek ezarritako jarraibide batzuen arabera, eta, horretarako, Euskadin Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Lanbide Heziketarako (LH arautua) ezarritako erritmo berak onartuko ditu.

“Enplegurako ikastaroak ezinbestekoak dira edozein egoeran, orain ere bai. Baina buelta hau osasun eta hezkuntza arloko arduradunek markatutako neurriekin egingo dugu. LHarekin parekatuta eta modu gradualean”, esan du Borja Belandia, Lanbideko zuzendari orokorrak.

Martxo erdialdean geldirik geratu ziren 2.232 prestakuntza-ekintzak, hala, datorren maiatzaren 25etik aurrera abian jarri ahalko dira, mailaz maila. Horrek prestakuntza-ekintzak eta lanez kanpoko praktiken moduluak barne hartzen ditu, posible badira. Gainera, egiteko geratu ziren eta garapen-data 2020a duten beste 1.223 ekintza ekainaren 1etik aurrera has litezke, ezarri denaren arabera.

Horretarako, Lanbideren laguntzailea den eta ikastaro zehatza ematen duen erakundeak edo prestakuntza-zentroak, aurretik, Covid-19aren eraginpean egoteko arriskua murrizteko arrisku-plana prestatu beharko du. Nolanahi ere, Lanbidek, osasun-jarraibideei jarraikiz, zentro laguntzaile guztiek bete beharreko gutxieneko eskakizun batzuk ezarri ditu:

  • Hartzen diren garbitasun- eta desinfekzio-neurri egoki guztiak instalazioen ezaugarri eta erabilera-intentsitatera egokitzea. Gainera, ikasleen esku jarri beharko du higienerako eta desinfekziorako produktuen hornikuntza nahikoa.
  • Pertsonen zirkulazioa eta espazioen banaketaren aldaketa antolatuko da, beharrezkoa denean, une bakoitzean osasun-agintaritzak aginduta pertsonen artean mantendu beharreko segurtasun-distantziak
  • Maskara eta eskularruen erabilera derrigorrezkoa izango da, bai ikasleentzat, bai zentroko langileentzat (irakasleak eta irakasle ez direnak).
  • Zentroek zentroko langile guztiei eta ikasle guztiei beharrezko babes-materiala eman beharko diete.
  • Prestakuntza-postu bakoitzeko gutxieneko segurtasun-distantzia 2 metrokoa izango da. Distantzia gorde ezin den ikasgela edo tailerretan, taldeen tarteak jasoko dituen prestakuntza-plangintza ezarriko da, edo infekzioa prebenituko duten beste neurri batzuk ezarriko dira, besteak beste, metakrilatozko manparak jartzea etab. Neurri alternatibo horiek dagokion Prebentzio eta Lan Osasuneko Zerbitzuak baliozkotu beharko ditu.
  • Paperezko dokumentuen erabilera ahalik eta gehien mugatuko da, bai eta haien zirkulazioa ere.
  • Jendeari arreta emateko lekuek prestakuntza-erakundeko pertsonen eta erabiltzaileen arteko distantziak gordetzeko neurriak izango dituzte.

Nolanahi ere, Lanbidek agindu du oinarrizko prebentzio- eta higiene-neurri horiek guztiak berrikusi ahalko direla, osasun-administrazioak hartzen dituen erabakien arabera.

Ikasgeletara bueltatzeko, prestakuntza-zentroek emango dizkiete ikasleei parte hartzen duten ikastaroan emango diren urratsen berri.

Datuak:

Lanbidek bere prestakuntza-ikastaroak EAE osotik dauden zentro laguntzaileen bidez eskaintzen ditu. Martxoaren erdialdera arte, 2.232 prestakuntza-ekintzak izan zuten Lanbideren dirulaguntza, eta etenda geratu ziren, 140 zentrotan. Ekintza horiek 23 lanbide-familia arteko ikastaroak zituzten, eta, haietan, 25.985 ikaslek parte hartzen zuten.

Gainera, Lanbidek hasteko baimena zuten eta duten 1.223 prestakuntza-ekintza gehigarri ditu, baina ezin izan dira hasi, Covid-19ak eragindako geldialdiaren ondorioz.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko maiatzak 18

    Habilitar opción teleformativa con alguna práctica presencial puntual cuando presencialmente se tienen que asumir más riesgos el alumnado puede no estar preparado y no se trata de generar conflictividad habiendo alternativas al estudio se tienen que explotar con las inversiones necesarias.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak