Berriak Lehendakaritza
Eu

2011ko Batzar Nagusietarako eta Udaletarako hauteskunde-ondoko analisia

2011.eko maiatzak 23

Analisia boto gehien lortu dituzten zazpi alderdietan zentratu da: PSE-EE, EAJ-PNV, PP, Bildu, Aralar, EB eta UPD.

Batzar Nagusietarako Hauteskundeak

Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen datuen arabera, Arabako foru aldundian PP-k 16 batzarkide lortu ditu, EAJ-k 13, Bilduk 11, PSE-EE-k 9 ordezkari eta EB-k 2.

Bizkaiko foru aldundia honela gelditu da atzoko hauteskundeak izan ondoren: EAJ izan da boto gehien lortu dituen alderdia (22 batzarkide), jarraian PSE-EE (9 ordezkari), Bilduk 12 lortu ditu eta PP-k 8 batzarkide izango ditu Batzar Nagusietan.

Bilduren koalizioak indar handia du Gipuzkoan. Foru aldundian 22 batzarkide lortu ditu, ondoren EAJ 14 ordezkariekin, PSE-EE-k 10 lortu ditu, PP-k 4 eta Aralarrek batzarkide bat.

Udal hauteskundeak

Maiatzaren 22ko hauteskundeen emaitzak honakoak izan dira euskal hiru hiriburuetan: Gasteizen boto gehien lortutako alderdia PP izan da 9 ordezkari lortu baititu. Beste alderdi guztiek (EAJ, PSE-EE, Bildu) bakoitzeko 6 zinegotzi lortu dituzte.

Bilbok, EAJ-ko alkatetza izaten jarraituko du 15 zinegotzi lortu eta gero. PP-k 6 ordezkari izango ditu, eta PSE-EE-k eta Bilduk 4 bana.

Donostian, Bilduk PSE-EE-k baino zinegotzi bat gehiago lortu du (8 eta 7 hurrenez hurren). PP-k eta EAJ-k sei ordezkari izango dituzte bana udaletxean.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko