Eu

ETSk etorkizuneko Erdialdea-Kontxa geltokiko sarbidearen hondeaketa lanak hasi ditu Xabier Zubiri plazatik

2020.eko maiatzak 14

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku dagoen Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoak, aste honetan hasi ditu Xabier Zubiri plazatik oraindik eraiki gabe dagoen Topoaren Erdialdea-Kontxa geltokirako sarbidearen hondeaketa lanak. Gainazalean, Arrasate eta Zubieta kaleen artean dagoen Easo kaleko tartean, hormigoiztatu da jadanik inguruaren amaierako urbanizazio lanen oinarria izango den lauza.

Easo kalearen beste tarte batean, Arrasate eta San Martin kaleen artean dagoenean, hasi dira jadanik bide publikoa geltokiarekin lotuko duen igogailuaren hondeaketa aurreko lanak. Obraren fase horretan pilotedun pantaila egingo da, makineria astuna erabiliz. Horrek, ondoren igogailua hartuko duen hutsunearen hondeaketa lanak egiteko aukera emango du.

Ekainaren amaieran amaituko dira bi tarteetan gainazaleko lanak, eta aipaturiko bideak une horretan berreskuratuko dira errepide gaineko trafikorako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak