Eu

Europako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Ministroen Kontseiluak (EPSCO) iraupen luzeko zaintzei eta kontziliazioari buruzko autonomia-erkidegoen proposamenak jaso ditu, Euskadi dela autonomia-erkidegoen ordezkari

2020.eko maiatzak 14
  • Reper - ordezkaritza iraunkorraren bidez

 Brusela, 2020-05-14

 

Europar Batasuneko Enpleguko, Gizarte Politiketako, Osasuneko eta Kontsumoko Ministroen Kontseiluak (EPSCO), EBren aurreko Ordezkaritza Iraunkorraren bidez, Eusko Jaurlaritzaren Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak ordezkatzen dituen autonomia-erkidegoek proposatzen duten jarrera erkidea jaso du: “Iraupen luzeko zaintzek lanaren eta gizarte-bizitzaren arteko kontziliazioan duten eragina”ri buruzkoa; autonomien artean adostu dute.

 Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak dioenez, “autonomia-erkidegook eskerrak eman dizkiogu Kroaziako Lehendakaritzari, “Iraupen luzeko zaintzek lanaren eta gizarte-bizitzaren arteko kontziliazioan duten eragina”ri buruzko Kontseiluaren Ondorioen zirriborroa prestatzeagatik. Autonomia-erkidegook eta -eskualdeok pasa den martxoko EPSCOren Kontseiluaren eztabaidan eginiko proposamenak, “Europa sozial indartsua bidezko trantsizioetarako” proposamenak, ordurako proposatzen zuen haurren arreta hobetzea eta, horretarako, erantzunkidetasuna ere sustatzea. Halaber iradokitzen zuen hala behar duten pertsonei epe luzera arreta-zerbitzuak ziurtatzea eta erantzukizunak emakume eta gizonen artean zuzen partekatzen direla bermatzea.

Bere proposamenean, autonomiek honako iritzi hau adierazten dute: “zorionez, Europan, bertako estatuok, herrialdeok, eskualdeok eta erkidegook urrats positiboak ematen ari gara, gizarte-oinarri sendoak lortzeko. Batasunaren etorkizuna, sendotzea, garapena eta posizio globala gizarte-kohesioaren eta garapen jasangarriaren elementu horietan oinarritzen da. Europako proiektuak urrats berriak eta aurreratuak eman behar ditu gizarte-politikan munduko erreferente gisa jarraitzeko. Bidezkoagoa da eta, gainera, gizarte-kohesioa egonkortasunerako eta garapen inklusiborako inbertsioa da”.

Autonomien jarrera erkideak jasotzen duenez, “aurrerapenak gorabehera, Europa osoan emakumeak arduratzen dira nagusiki adingabeak eta mendeko pertsonak zaintzeko lanez, bai eremu profesionalean, bai handik kanpo. Gizartea sentsibilizatzea eta kultura berria sortzea aukeratu dugu. Hori dela eta, ohitura batzuk aldatu behar dira, berdintasunaren eta kontziliazioaren alde. Emakume eta gizonen berdintasuna beharrezkoa da. Aldaketa pertsona bakoitzaren jokaerarekin eta portaerarekin hasten da, eta erakunde-laguntzarekin katalizatu behar da. Estereotipoak aldatzea eta arretan eta zerbitzuen antolamenduan berritzea aldaketa-palankak dira. Iraupen luzeko ordainpekoak ez diren zaintza-lanen barruan, nabarmentzekoa da emakumeen presentzia nagusia; izan ere, askotan, asistentzia-zerbitzuen egituraren eta antolamendu soziosanitarioaren hutsak betetzen dituzte. Ordaindua ez den lan hori ikusezina izaten da”.

“Autonomia-erkidegook EPSCO Kontseiluari, Europako Batzordeari eta Gizarte Babeseko Batzordeari proposatu diegu epe luzeko arretari buruzko hurrengo SPC-EC txostenean (2021) eta, bereziki, Kontseiluaren Ondorioen barruan, iraupen luzeko zaintzak helburuen erdigunean izatea eta arreta-sistema hori sendotzea eta berdintasunaren eta norberaren bizitzaren, familiaren eta lanaren arteko kontziliazio erantzunkidearen balioetan oinarritzen diren hezkuntza eta prestakuntza sustatzea”.

Murok honako hau gehitu du: “halaber, gizon eta emakumeen aldetik zaintzaren erantzukizunen banaketa bidezkorako eta kontziliazio erantzunkiderako aukera ematen duten praktikak susta daitezen nahi dugu, egungo zaintzen feminizazioa gainditzeko -bai profesionalak, bai ez-profesionalak-. Eta neurri berriak bultzatzea ere badugu xede: kontziliazio erantzunkiderako aukera ematea, emakumeek, gaur egun zaintzen ardura handiena hartzen dutenek, lan-merkatutik irteteko beharrik izan gabe, gaur egun dagoen eten digitala murrizteko; iraupen luzeko zaintzekin lotutako lanbide berriak aktibatzea; zaintzarako teknologia berriak sartzea; hiri- eta landa-inguruneetan telelaguntza sustatzea; nagusien zaintzan espezializatutako zentroak kudeatzea; ikerketa gerontologikoa, eta familia-ingurunean zaintzen duten pertsonentzako laguntza.

Europako Kontseiluari eginiko proposamen autonomikoan nabarmentzekoa da, halaber, honako alderdi hau: “EBk berehalako etorkizunean nagusien egoitzek izan behar dutenaren diseinuan eta eguneratzean lan egitea, haien hiri- eta landa-adierazpenetan, bai haien eguneko arreta-zerbitzuetan, bai egonaldi iraunkorrenetan. Helburua da plantillen, egoitzetako erabiltzaileen eta haien familien beharretara egokituta dauden lanbide-zentroak lortzea, egungo joerak eta beharrak aintzat hartuta.

“Europak gizarte kohesionatu eta solidario bilakatzeko garapen jasangarriaren helburua bete dezake, gizarte horretan nagusiek eta haiei arreta ematen dietenek bizi-kalitate onaz gozatzeko aukera izanik. Iraupen luzeko zaintzak eta kontziliaziorako beharra funtsezkoak dira alderdi horretan. Zaintzen duten pertsonek ere zaintzak behar dituzte. Autonomia-erkidegook eta eskualdeok oso hurbiletik ezagutzen dugu kasu bakoitza, eta aukera dugu Batasuneko erakunde-maila altuenei estrategia eta politika egokiak, koordinatuak eta eraginkorrak aplikatzeko beharraren berri emateko”, esan du Marcos Murok.

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak