Berriak Hezkuntza
qrcode

Hezkuntza Sailak segurtasun eta higiene neurriak jakinarazi dizkie sindikatuei, ikasgeletarako itzuleraren aurrean

2020-05-13

Gaur goizez eta bideokonferentzia bidez, Hezkuntza Saileko Lan Osasuneko Batzordearen bilera izan da. Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea buru zela, sindikatuetako ordezkariek eta Hezkuntza Saileko Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuko kideek hartu dute parte bertan.

Bileran, Hezkuntza Sailak Osasun Sailarekin koordinatuta aurreikusitako neurriak partekatu ditu Garamendik sindikatuetako ordezkariekin. Neurri horien helburua da higiene eta segurtasun-baldintzak bermatzea, datorren astetik aintzinera aurreikusia dagoen ikasgeletarako itzuleraren aurrean.

Eusko Jaurlaritzak ikastetxe publikoen esku jarriko ditu Osasun Sailak eta Prebentzio Zerbitzuak funtsezkotzat jotzen dituzten materialak. Horrela bada:

  • Ikastetxe guztiek maskarak izango dituzte irakasleentzat eta ikastetxeko langileentzat. Maskarak oro har erabiltzen ari direnez eta garraio publikoan, adibidez, nahitaez erabili behar direnez, ikasleek maskara eraman beharko dute. Hala ere, ikastetxeak maskara bat bermatuko die, hainbat arrazoirengatik, ikastetxera sartzeko unean maskararik ez duten ikasleei.
  • Hala eskatzen duten ikastetxeko hezitzaileei babes-pantaila bat emango zaie.
  • Ikastetxeak gel hidroalkoholikoak izango ditu.
  • Ikastetxe bakoitzak infragorri bidezko termometro bat izango du.
  • Ikastetxeko garbiketa-zerbitzua indartuko Arreta berezia jarriko da kontaktu handieneko gainazalak desinfektatzeko: barandak, heldulekuak, argi-etengailuak, bai eta bainuak ere. Ikastetxe bakoitzak garbiketako langileak izango ditu eskola-orduetan, aipatutako eremuetako higienea bermatzeko.
  • Aurreikusitako prebentzio-neurriak jasotzen dituen azalpen-kartel bat egin da.

Aipaturiko material horrekin batera, beste neurri orokor batzuk ere hartuko dira, EAEko ikastetxe guztietarako, aurreikusitako jardueraren segurtasunerako osasun edo prebentzio-neurriak bermatzeko:

  • Eskola-postuen artean 1,5 metroko segurtasun tartea izango da, maskararen erabilerarekin batera; horrela, gelako edukiera murriztuko da. Distantzia hori 2 metrokoa izango da gainerako eskola-espazioetan.
  • Ikastetxeak itxi egingo ditu erabiltzea aurreikusten ez diren espazioak
  • Arreta berezia jarriko zaio eskuak garbitzeko maiztasunari.
  • Ikastetxeko sarrera-irteerak ordenatuta eta mailakatuta egingo dira.
  • Ikastetxeak mailakatu egingo ditu taldeen atsedenaldiak.
  • Ordutegi trinkoa. Gehienez 5 orduko presentzia
  • Ez zaio jangela-zerbitzuari berrekingo.

Hezkuntza Sailak eta Lan Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak hartutako neurrien jarraipena egingo dute, eta unean-unean beharrezkotzat jotzen diren osasun-neurriak bermatzen jarraituko dute. Hezkuntza Sailak sindikatuekin etengabeko harremana izateko borondatea adierazten du, hezkuntzarako eskubidea bermatzeko nahiz hezkuntzako profesionalen segurtasuna eta higiene-bermeak zaintzeko.

3 iruzkin
  • Argazkia Javier Martínez Vadillo
    2020-05-15

    Priorizar la formación a distancia minimizar riesgos a controlar cuando no se pueden eliminar, formación con todas las garantías por lo que hay que reinventarse en las comprobaciones oportunas y si caben actividad presencial puntual individualizada pruebas oportunas de conocimientos, ya que en colectivo juntos y juntas se corren más riesgos. Hay que hacerse a la nueva normalidad aparición patógenos cultura preventiva. La inteligencia colectiva también se puede medir a distancia con las sinergias oportunas y control seguridad.

  • Argazkia Javier Sierra
    2020-05-14

    Egun on,

    Me puedes resolver la duda de si en el artículo 3 de la sección 2ª del capítulo I de la Orden SND/339/2020, de 9 de mayo:

    3. La disposición de los puestos de trabajo, la organización de los turnos y el resto de condiciones de trabajo existentes en los centros, entidades, locales y establecimientos se modificarán, en la medida necesaria, para garantizar la posibilidad de mantener la distancia de seguridad interpersonal mínima de dos metros entre los trabajadores, siendo esto responsabilidad del titular de la actividad económica o, en su caso, del director de los centros educativos y entidades, o de la persona en quien estos deleguen.

    ¿Por qué únicamente se exige en el comunicado trasladado a los sindicatos el 13/05/2020 como medidas de carácter general para la seguridad de la actividad prevista en todos los centros de la CAV?

    “Una distancia de seguridad entre puestos escolares de 1,5 metros, acompañada del uso de la mascarilla, reduciéndose así el aforo del aula. Dicha distancia será de 2 metros en el resto de espacios escolares”.
    Mila esker,

  • Argazkia Ana
    Ana
    2020-05-14

    A quien corresponda,

    Me pregunto lo siguiente, por el bien de toda la comunidad educativa y sociedad, al fin y al cabo:

    1. Si se van a habilitar más aulas que permitan la distancia de seguridad entre puestos escolares.
    2. Si van a reforzar a los centros con más profesores y profesoras.
    3. Si van a abrir Ordezkagunea, más que una vez por semana, y van a cubrir las bajas del profesorado desde el primer día.

    Muchas gracias de antemano.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)