NIK Patrika Digitala
Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
qrcode

Merkataritza eta turismoaren sektoreak laguntzak eskuratuko ditu COVID-19ko alertan ixtearen ondorioak arintzeko

2020-05-13

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila gaur bildu da 2 bideo-konferentziatan turismo eta merkataritzaren sektoreko ordezkariekin, COVID-19ko Ezohiko Laguntzen Programa

Eusko Jaurlaritzaren 30 milioiko funtsa turismo, merkataritza eta ostalaritzara bideratuko da batez ere, Agindu honetako 15 milioien bidez; Lanbideren bidez, beste 15 milioi baliatuko dira, eta horien erdia baino gehiago sektore horiei dagozkie.

Laguntza hauek jada ezarri direnen osagarriak diren laguntzen estrategia batean kokatzen dira, eta asmoa da jardunak bi epetan egitea: erresistentzia eta ekonomiaren susperraldia.

Sonia Pérez Ezquerra Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, Isabel Muela Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak lagunduta, 2 bilkura egin ditu gaur Turismoko sektorearekin (hotel- eta ostalaritza-elkarteekin, ekitaldiak antolatzeko enpresekin, turismo-gidekin) eta merkataritzako elkarte eta federazioekin, COVID-19ko Ezohiko Laguntzen Programa azaltzeko.

Sailburuak azaldu du bere Sailak beharrezkotzat jotzen duela zuzeneko diru-laguntzen lerro bat ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko turismo- eta merkataritza-sektoreei bizirauten laguntzeko, pandemia zabaltzetik sortutako berehalako ondorioetarako. Asmoa da babesa eta eragin hori albait gehien txikitzeko laguntza ematea eta, osasun-alarma bukatutakoan, jarduera lehenbailehen berriz bizkortzea. 

 

EAEko turismoaren industriaren jarduerak % 6,1eko pisua du gure BPGan, eta 100.000 afiliatutik gora Gizarte Segurantzan (guztizkoaren % 10). Bada, bere kideen artean bi antzeko errealitate ditugu:

 

  • MikroETE egiturak (turismoko establezimenduen % 86 inguruk 5 enplegatu edo gutxiago ditu), eta pertsona autonomoen multzo handi bat (turismo-jarduerak sortutako enpleguaren % 20).

 

  • Jarduera-ezak, salmenta edo eskaeretako murrizketak edo hornidura-kateko etenek funtzionamendu normala eta bideragarritasuna kinka baten jar ditzaketen likidezia-arazoak eta galerak sor ditzakete ezustekoa eta mundu osokoa den salbuespeneko testuinguru honetan, eta 500 turismo-establezimenduri baino gehiagori eragiten die.

 

Merkataritzan, sektoreak duen pisu sozioekonomikoa zenbakietan geratzen da nabarmen, hala BPGaren aldean duen pisu espezifikoren bidez (% 10,6koa) nola enplegua sortzeko duen ahalmenaren bidez; izan ere, 138.000 afiliatu ditu guztira 2019aren amaieran (txikizkako merkataritza-sektoreari lotutako 83.868  afiliazio)

 

Txikizkako merkataritza-sektorearen jarduerak bi oinarri ditu: mikroETE enpresa-egiturak (% 78k 2 enplegu baino gutxiago ditu, eta % 93 5 langile baino gutxiago dira) eta pertsona autonomoen multzo handi bat (txikizkako merkataritza-sektorean sortutako enpleguaren % 34 osatzen baitute). Alarma Egoerak 12.600 saltokiri erasan die.

 

Sailaren Plan hau laguntza osagarriko estrategia batean kokatzen da, eta bere jardunak bi epetan banatzeko asmoa du.

 

  1. Lehen epe honetan, bilatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko turismo eta merkataritzaren sektoreko balio-katea osatzen eta jarduera eten duten pertsona fisiko eta juridikoen erresistentzia laguntza ekonomikoz hornitzea. Horregatik, ezohiko laguntzen Programa hau jarduera nagusitzat turismoa edo merkataritza duten autonomoei eta mikroenpresa eta enpresa txikiei zuzentzen zaie, pentsatzen baitugu tamaina handiagoko erakundeek gaitasun handiagoa dutela bestelako laguntzak eskuratzeko.

 

  1. Ondoren, bilatzen da ekonomia eta turismo eta merkataritzaren jarduera bizkortzeko akonpainamendua ematea, sektorea ekonomiaz zein instituzionalki bultzatuz (kontsumo-bonuen, laguntza espezifikoen egokitzapenen, kanpainen eta abarren bitartez).

 

Erakunde onuradunak

 

Turismoan, negozio-bolumenaren aldetik, turismoa jarduera nagusitzat duten autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txikiak, baldin eta haien jarduera osasun-alarmaren aldian guztiz etenda geratu bada. 

 

  1. Turismo-alojamenduko establezimenduak.
  2. Jatetxe-enpresak.
  3. Bitartekaritzako turismo-enpresak.
  4. Turismo-garraioko enpresak.
  5. Turismo aktiboko enpresak.
  6. Turismo-gidariak.

 

Merkataritzan, Ezohiko Agindu honetan zehaztutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte jarduera nagusitzat (negozio-bolumenari erreparatuz) txikizkako merkataritza duten autonomoek, mikroenpresek eta txikizkako enpresa txikiek.

 

Diruz lagunduko diren kontzeptuak

 

Funtzionamenduko eta ohiko gastuak, salbu eta langile-gastuak (soldatak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak):

 

  • Jarduera egiten den establezimendua erosi izanari aurre egiteko hipoteka-maileguen kuotei edo establezimenduaren alokairuko ordainagiriei dagozkien ordainketak (amortizazioa + interesak), amaitutako hurrenez hurreneko hiru hilabeteri dagozkienak, alarma-egoera indarrean jarri zenetik 2020ko abuztuaren 31 arte.

 

  • Osasun alarma-egoera indarrean jarri aurretik erositako produktu galkor edo freskoz hornitzeko erosketaren gastua, edo itzuli edo birnegoziatu (merkataritzan) ezin izan diren sasoiko produktuen izakinak finantzatzearen gastua.

 

  • Osasun alarma-egoeragatik jarduera ixtean sortutako ohiko gastuak, adibidez: hornidurak, kanpoko zerbitzuen kontsumoak edo ordainketa; COVID-19aren eraginari lotutako askotariko laguntzen gaineko aholkularitza- eta kudeaketa-gastuak; tokiko, eskualdeko, lurraldeko edo EAEko ostalaritza, merkataritza eta turismoaren arloko elkarteetako kidetzaren kostuak, alarma-egoera indarrean jarri zen unetik gehienez ere 6 hilabeteko aldirako.

 

  • Alarma-egoera indarrean jarri aurreko bost urtean egindako inbertsioen epeei dagozkien ordainketak, edo inbertsio horiek finantzatzeko hurrenez hurreneko hiru hilabeteren kuotei dagozkienak (amortizazioa + interesak).

 

 

 

12 iruzkin
  • Argazkia Ana
    Ana
    2020-05-28

    Buenos días:
    Me gustaría saber si estas ayudas las pueden pedir los propietarios de los pisos turísticos

  • Argazkia Mirentxu
    2020-05-26

    KAixo,
    Soy Guia turística del pais vasco y no puedo demostrar que tengo hipoteca de local o arrendamiento ya que trabajo a pie de calle y con el turista Americano primordialmente. Todos mis clientes han cancelado tours y tengo baja de la actividad de guia desde el dia 14/03. Las ayudas de la diputacion de guipuzcoa se agotaron enseguida, no pude poner mi petición a la subvención.
    Estas ayudas que van a salir adivino que no me van a favorecer???
    Hay alguna otra ayuda a la que me pueda acoger?
    Eskerrik asko

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
    2020-05-25

    Estimada Estitxu

    Las ayudas se publicarán, previsiblemente, el 26 de mayo. Le recomendamos que esté atenta al página del Boletín Oficial del País Vasco y a los canales oficiales de Gobierno Vasco.

    Muchas gracias por su pregunta.

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
    2020-05-25

    Estimado Víctor

    En su caso concreto habría que estudiar las circunstancias, pero dado que las ayudas tienen un horizonte temporal que recoge 3 meses consecutivos entre el 14/03 y el 31/08 es posible que todavía esté en disposición de poder acogerse a las mismas. Mañana se publica la orden y le recomendamos que estudie con detalle las condiciones de las mismas.

    Muchas gracias por su consulta

  • Argazkia Victor Perdiz
    2020-05-22

    Egunon! Soy autónomo y tengo una casa rural (alojamiento turístico). Recibo con alivio y agrado la noticia de las ayudas. Después de leer la noticia me encuentro con un "problema". Tras el cese extraordinario de actividad el pasado 14 de marzo mi labor consistió en mínimizar los gastos y retrasar los pagos con moratorias como el del préstamo hipotecario. Tras mucho esfuerzo conseguí la moratoria de los pagos de abril, mayo y junio. Con lo que he pagado marzo y pagaré julio y agosto. Según lo que indicaís en la noticia, para acogerse a la ayuda de los préstamos hipotecarios es necesario que sean 3 meses "consecutivos", condición que no entiendo y que en mi caso (y creo algun@ más) no cumpliré... LES RUEGO SU COMPRENSIÓN Y AYUDA y que consideren la modificación de esa condición para que algun@s (posiblemente de l@s más necesitad@s) podamos acogernos a la ayuda (bastaría con quitarán la palabra "consecutivos"). MUCHAS GRACIAS! MILA ESKER!

  • Argazkia Estitxu
    2020-05-19

    Hola.
    ¿cuando esta subvención será publicada en el BOE? ¿es compatible con otras ayudas si el dinero se aplica a otros gastos? por ejemplo, una subvención concedida para los alquileres y esta para los gastos fijos?
    ¿donde se publicará la solicitud?

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
    2020-05-18

    Estimada Conchi

    En el caso de su negocio puede optar tanto a las ayudas extraordinarias como a las ayudas EMET recientemente publicadas. En todo caso tendrá los detalles pormenorizados de la ayudas, condiciones y forma de solicitud una vez que la misma sea publicada en el Boletín Oficial del País Vasco.

    Esperamos que esta información sea de utilidad. Gracias.

  • Argazkia Conchi
    2020-05-15

    Buenos días,

    Las franquicias agencias de viajes pueden optar a esta ayuda ??

    Gracias, un saludo
    Conchi

  • Argazkia Conchi
    2020-05-15

    Arratsaldeon,

    Queria saber si como autónoma con una franquicia de agencia de viajes puedo.optar a esta ayuda

    Gracias,

    Saludos

  • Argazkia LEIOA
    2020-05-15

    Las empresas de organización de eventos pueden acogerse a esta ayuda?

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
    2020-05-14

    Kaixo Estitxu

    La previsión de publicación de esta orden es mediados de la próxima semana tras su aprobación en el Consejo de Gobierno del próximo martes. Todos los detalles por los que preguntas estarán perfectamente explicados en el desarrollo de la orden pero en caso de que tengas alguna duda los técnicos del Departamento de Turismo, Comercio y Consumo podrán resolverlas, una vez que se apruebe la ayuda, en los canales directos que ponemos a disposición de la ciudadanía.

    ZUZENEAN: 012 y 945018000

    Muchas gracias por tu consulta.

  • Argazkia Estitxu
    2020-05-13

    ¿cuando esta subvención será publicada? ¿es compatible con otras ayudas si el dinero se aplica a otros gastos? por ejemplo, una subvención concedida para los alquileres y esta para los gastos fijos?

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)