Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Lanbidek 16 milioira arte areagotu du pandemiaren ondorioz jarduera eten duten autonomoentzako laguntzen partida, osora eusko jaurlaritzak 35,5 milioi euro bideratuko dituela

2020-05-13
  • Hasierako 3 milioi euroko aurrekontua boskoiztu egin da, eta beste 13 milioi gehiago daude
  • Izena eman zuten pertsonek ez dute berriro alta eman beharko; izan ere, deialdiak indarrean jarraituko du
  • Lanbidek 12.428 eskabide jaso ditu, eta 8.822 espedienteri eman die hasiera; haietatik, 453 ebatzi ditu guztiz

Bilbo, 2020ko maiatzaren 13a

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Borja Belandia Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, gaur goizean, Covid-19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren ondorioz jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileentzako edo autonomoentzako aparteko laguntzetarako partida areagotuko duela iragarri dute. Hala, hasieran iragarritako 3 milioi euroei beste 13 gehitu zaizkio; beraz, amaierako partida 16 milioi eurokoa izango da. Eusko Jaurlaritzak guztira 35,5 milioi euro bideratuko ditu pandemiak eragindako kalteak pairatu behar dituzten autonomo eta mikroenpresentzat.

Laguntza-deialdi horrez gainera, beste proposamen pare bat eta kultura- eremuko profesionalentzako laguntzak ere badaude; haietarako eskabideak aurkezteko epea atzo jarri zen abian, asteartean, Lanbiden. 2.000 profesional inguruk jasoko dituzte laguntza hauek, eta 2,5 milioi euro bideratuko dira honetara. “Eusko Jaurlaritzak enpresari txikiei eta autonomoei ematen dizkien laguntzak 35,5 milioi eurokoak dira, finantzaketa lortzeko orduan dauden malgutasunak eta aplikatutako beste neurri batzuk aintzat hartu barik”. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, laster, pandemiaren ondorioen eragin zuzena jasan duten eta bere zuzeneko eskumenekoak diren sektoreen artean, 15 milioi euroko beste partida bat jarriko du abian. Eta Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailak beste 2 milioi euroko plana jarriko du abian, kultur arloko mikroenpresak laguntzeko.

“Lanbidek, deialdi hau 16 milioira arte areagotu izanari esker, jaso ditugun eta eskakizun guztiak betetzen dituzten eskabide-kopuru handiari erantzun ahalko diola uste dugu”, esan du Artolazabalek. Izan ere, aparteko deialdi hau publiko oso zehatzari zuzentzen zaio: jarduera eten behar izan duten autonomoak, negozio-lokal baten errentariak direnak, esklusiboki etendako jarduera ogibide dutenak, kontzeptu beragatik beste laguntzarik jaso ez dutenak edo COVID- 19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren eragina jasan duten pertsonentzako jarduera eteteagatiko aparteko prestazioaren titularrak direnak (prestazioa martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan arautzen da).

Lanbiden 12.428 eskabide aztertu behar dira. Jada, Lanbidek 8.822 espedienteri eman die hasiera; hauetatik, 453 espedientek dagoeneko badute azterlan tekniko oso hori; haietatik, 258 (% 57) aldekoak dira eta 195 errefusatuak.Gainera, beste 1.754 osatuta daude espediente teknikoaren zain.

Hori horrela, sailburuak azaldu duenez, “4.143 interesdun errepikatu detektatu ditugu, eta horrek zaildu egiten du Lanbide gauzatzen ari den izapidetzea”. Gainera, dagoeneko ebatzi diren espedienteen % 43,05ek ez ditu eskakizun guztiak betetzen. “Kontrako ebazpena duten espedienteek zenbait motiborengatik dute kontrako ebazpena: haietako askok ez dute errentamendurik ordaintzen, eta hori zen eskakizunetako bat, edo ez dute jarduera etenda izan, eta hori zen beste eskakizunetako bat”, esan du. “Horrek guztiak moteldu egiten du Lanbideko teknikarien ebazpen-lana; hala ere, dagoeneko, 9.000 espediente inguru dituzte martxan”.

Lanbidek emandako laguntzak maiatzean bertan ordaintzen hastea aurreikusten du, aurreratu duenez. Halaber, Euskal Enplegu Zerbitzuak ekainean ebatziko ditu eskaera guztiak.

Ezohiko laguntzak

Ezohiko laguntzen deialdia da; gehienez 3.000 eurokoa onuradun bakoitzeko, eta Covid-19aren ondoriozko osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma- egoera deklaratu izanaren ondorioz jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileei edo autonomoei zuzentzen zaizkie.

Laguntza horien bidez, jarduerak eten dituzten norberaren konturako langileen edo autonomoen zuzeneko galera ekonomikoaren egoera arindu nahi da eta, hala, beren jarduerari eusten lagundu.

Egoki irizten dutenek oraindik beren eskabidea aurkez dezakete; izan ere, epea zabalik dago oraindik, baina laguntzen eskabideak aurkezpen-hurrenkeraren arabera ebatziko dira, harik eta aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Iruzkin bat
  • Argazkia sergio
    2020-05-21

    ES TODO UNA MENTIRA, COMO TENGAS LA MAS MINIMA DEUDA CON LO QUE SEA TE NIEGAN LAS AYUDAS,,,EN VEZ DE DAR LAS AYUDAS A LOS AUTONOMOS QUE LAS NECESITAMOS DE VERDAD SE LAS DAN A OTROS QUE NO LES HACE FALTA. CONCLUSION, TE DICEN QUE TE DEN POR CULO

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)