Eu

  Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro bideratuko ditu ardogintza, sagardo eta bertako garagardoaren sektoretara finantzaketarako tresna berri bat gisa (Gobernu Bilera 2020-05-12)

2020.eko maiatzak 12
  • Tapia sailburuak ARDOA-Basque Wine Office foroaren bilera presiditu du, non COVID-19ak sektorean eduki duen eragina aztertu eta eragin horiek minimizatzeko neurriak adostuko diren 
  • Lankidetzarako lerroak zirkulatzailea arintzeko, merkaturatzeko kanal berriei laguntzeko eta krisi eszenatoki berrira egokitutako sustapen plan bat lantzeko izango dira nagusiki 

Aste honetan (atzo, astelehena) Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantza Tapia, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Haziko zuzendari nagusi Asier Arrese elkartu dira Euskadiko edarien sektoreko ordezkariekin (Araba Errioxako ardo ekoizleak, eta txakolin, sagardo eta garagardo ekoizleak) COVID-19aren pandemiak eragindako krisiak eduki dituen ondorioak elkarrekin aztertzeko eta sektoreko ondorio negatibo horiek minimizatzeko hartu beharreko neurriak adosteko.

Euskadiko edarien sektorea krisialdi larri bat igarotzen ari da, nazioarteko eskariek behea jotzearen ondorioz eta HORECA kanalaren erabateko geldialdiaren ondorioz. Egoera horren aurrean, Tapia sailburuak lankidetza areagotu behar dela eta sektoreari laguntzeko neurriak uneko premietara egokitu behar direla jakinarazi dio sektoreari.

Fakturazioa %50etik behera, 2020an

Krisi testuinguru honetan, Hazi Fundazioak (Ardoa Basque Wine Officeren idazkaritza teknikoa da) inkesta zabala egin du, Foru Aldundiekin elkarlanean, eta inkesta horien emaitzekin Eusko Jaurlaritzak sektoreari eman beharreko babeserako eta laguntzarako bide orri bat definituko da politika publikoak berrikusteko eta doitzeko prozesuaren barruan.

Inkestaren emaitzak guztiz ustiatu ez badira ere, ondorio nagusia da datuek erakusten dutela euskal ardogintza eta mahastizaintzaren sektorean oso eragin handia eduki duela, izan ere, Alarma Egoeran salmentek %75 inguru egin dute behera eta urteko fakturazioa %40 eta %60 artean murriztu da.

Kopuru horiek oso antzekoak dira sagardotegien eremuan, nahiz eta Alarma Egoeran inpaktu ekonomikoa are handiagoa izan den jatetxea duten sagardotegietan, diru sarreretan %90 baino gehiago jaistea ekarri baitu. 

Arazo nagusiak 

Hauek dira Euskadiko upategietarako alderdirik kezkagarrienak:

  • Altxortegiko tirabirak; ordainketei aurre egiteko arazoak
  • Eskarien jaitsiera / eskariak ezeztatzea
  • Jarduera komertzialaren jaitsiera Estatuan eta nazioartean
  • Ohiko bezeroen galera 

Horrez gain:

  • Botilak upategitik ateratzen batez beste duen prezioaren jaitsiera         
  • Enoturismoaren ondoriozko diru sarreren jaitsiera
  • Aurreikusitako inbertsioen murrizketa 

HORECA sektorea eta barruko merkatua 

HORECA kanalaren itxierak zuzenean eragin du ardogintzaren eta mahastizaintzaren sektorean, eta aurreikusten da ostalaritza izango dela bere jarduera normalduko duen azken sektoreetako bat; beraz, barruko merkatuaren kontsumoak kaltetuta jarraituko du.

Edarien sektoreari laguntzeko neurriak Euskadin 

  • 50 milioiko laguntza finantzarioa
  • Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euroko zirkulatzaile lerro berri bat gaituko du, Finantzen Euskal Erakundearekin elkarlanean. Helburua izango da Euskadiko edarien ekoizpen kate osoari eustea.
  • Merkaturatzeko kanal berriak
  • Ardoa Lurraldeko Ataria. Merkaturatzeko atari bat lantzea, Euskadiko upategi guztientzat. Eusko Jaurlaritzak, Hazi Fundazioaren bitartez, beren produktuak saldu ahal izateko web atari honetan sartuko diren upategien "digitalizazioan” lagunduko du.
  • Berrikuntza komertziala laguntzeko bonoak. 000 euroko ekimena

% 50 eta 3.000 eurorainoko laguntzak banakako upeltegietan, eta 5.000 eurorainoko laguntzak upeltegien proiektu kolektiboetan. Ardoa-Basque Wine Officek sektorearen eraldaketa digitala babestuko du, kudeaketatik salmentaraino, bakarka, bai eta enpresen arteko lankidetza, partzuengoen sorrera eta beste ekimen batzuk bultzatuta ere,  on line salmenta sustatzeko, banaka, taldeka edo plataformetan.

  • Ardoa-Basque Wine Officeren Sustapen Plana 

Hazi Fundazioak Edarien Sustapenerako Plana berrikusi eta eguneratu du, COVID-19ak eragindako krisi testuingurura egokituta.

  • Tokiko zein nazioarteko merkatuan komunikazio eta sustapen ekintzak egiteko programa, kanaletan eta merkaturatzeko moduetan bereizketa eta berrikuntza bultzatzeko, 3 milioi eurorekin zuzkituta.

Upategietarako laguntzak, tokiko eta nazioarteko merkatuetako sustapen ekintzak egiteko, banaketa kanalen eta Horeca kanalaren bitartez, bai eta tokian bertan zein nazioartean egiten diren sektoreko azoketan sustatzeko ekintzetarako ere.   

Gainera, gaurko Gobernu Kontseiluak "OCMren Ardo Sustapena" programako laguntzak handitu ditu 1.835.730 eurorekin. Laguntza horiek ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetan sustatzeko eta haiei buruzko informazioa emateko ekintza eta programetarako dira.

Ardoa Basque Wine Office 

Berriki eratu den Ardoa-Basque Wine Office bulegoak laguntza osoa eskaintzen dio Euskadiko edarien sektoreari, Arabako Errioxako upategiak, hiru Txakolin Izendapenak, Sagardoa eta Garagardoa merkatu nazionalean eta estatalean zein nazioartekoan aurrera eramaten ari diren estrategia indartzeko.

Bulego honen bitartez, zeinaren idazkaritza teknikoa Hazi Fundazioaren esku baitago, Eusko Jaurlaritzak helburu hauek lantzen ditu:

  • Edarien euskal sektorea koordinatzea, orientatzea eta etorkizuneko eszenatokiak proposatzea sektore horretarako
  • Eskaripeko laguntzako eta orientazioko zerbitzu teknikoak garatzea eta indartzea.
  • Bikaintasuneko proiektuetan laguntza eta babesa ematea sektoreari.
  • Administrazio Publikotik balioa sortzea, giza baliabideak eta balilabide ekonomikoak modu koordinatuan jarrita, barruan zein kanpoan.
  • Ardoaren eta beste edari batzuen euskal industria bultzatzea, sinergiak eta baliabideak eskura jarrita, katalizatuta eta lerrokatuta.
  • Aliantzak eta proiektu komunak bilatzea, erakunde eta agente sektorial desberdinen artean.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko