Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua

EHAAk herri administrazioarekin, zuzenbide publikoarekin edo administrazioaren zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko bi ikerketa onenetarako IVAPen laguntzen deialdia argitaratu du

2020.eko maiatzak 12

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, EHAAk, 2020-2021erako Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa sustatzeko bi laguntzen deialdia kaleratu du. Helburua “ikerketa-arlo horiek suspertzea eta, burutuko diren lanen bitartez, EAEko administrazio publikoen eraginkortasuna eta efizientziar areagotzea” da.

Guztira, IVAPek 20.000 euro bideratuko ditu IVAPen Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak esleitu eta kudeatuko duen laguntza bakoitzerako. 

Laguntzak IVAPen “2020ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzen dira, eta hilabetez eskatu ahalko dira. Elektronikoki izapidetu beharko dira, IVAPen orrialdean (www.ivap.euskadi.eus).

IVAP

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) xedeetako bat honako hau da: “Euskal Herriko Herri-Arduralaritzen azterpena, irakaskuntza eta horien legearen, dirubideen eta estatistikaren aldeetatikako bereizitasunak ezagutaraztea; eta Arduralaritza-Zientziari buruzko ikerketa, irakaskuntza eta ezagutaraztea, eta Euskal Herriko Arduralaritza berezietan sarraraztea”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)