Berriak Lehendakaritza
Eu

Gasteiz Green Capital 2012k parte hartu du 2011ko Europako Aste Berdean

2011.eko maiatzak 20

 

Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritzak parte hartu du gaur Madrilen izan den 2011ko Europako Aste Berdearen ekitaldian, Vitoria-Gasteizeko udalari laguntzeko, “Vitoria Green Capital 2012” aurkezten.

Gasteiz 2012ko Europako Hiriburu Berdea: Elementu ugarik erakutsi bezala, Gasteiz hiriburu aurreratua da ingurumenaren ikuspegitik, esaterako: klimaren aldaketaren aurka eratu dituen borroka-planak, airearen kalitatea, Eraztun Berdea, ura aurrezteko plana, hondakinen kudeaketa, eraginkortasun energetikoa, urbanismo eramangarria, bertako parke eta lorategiak, bidegorriak eta garraio publikoko sistema modernoa. Baina, beste guztien gainetik, bereziki azpimarratzekoa da Gasteizko biztanleen konpromiso eta ilusioak bihurtu dute Gasteiz berde kanpotik, baita barrutik ere. Informazio gehiago: http://www.vitoria-gasteiz.org

Eusko Jaurlaritzak, Gasteiz 2012ko Europako Hiriburu Berdeari laguntzeaz gain, apustu sendoa egin du Euskadik hazkunde iraunkorra izan dezan. Une honetan Euskadin zenbait ekimen garatzen ari dira, hala nola, 2011-2014ko III. Ingurumeneko Esparru Programaren (IEP) prestaketa. 2020rako epe luzeko helburu gisa, 2011-2014ko III. IEPk aurrera egin nahi du ingurumenaren babesean, eta, beraz, baita herritarren bizi-kalitatean ere, klima aldaketaren aurka landuz, biodibertsitatea babestuz, eta enpresek, administrazio publikoek eta herritarrek natura-baliabideak modu arduratsuan kontsumitzea sustatuz.

2011ko Europako Aste Berdea: Espainia aurreratu egin da 2011ko Europako Aste Berdearen ospakizunera, Madrilen (maiatzaren 24 eta 27 bitartean) izango den ekitaldi batekin; 2011Green Weekaren (Aste Berdea) ekitaldi honekin Vitoria-Gasteiz 2012ko Europako Hiriburu Berde gisa aurkezteko nahi da. Aurkezpena Miguel Virizuela Vitoria-Gasteizko udaletxeko Ingurugiro Saileko zuzendariaren kontura izango da. Eta aurkezpen horrekin lortu nahi da ekitaldira doazen guztiek egun batean ezagutzea administrazioak, GKEak, industriak, kontsumitzaileak, eta beste stakeholdersak egin dituzten proposamenak baliabideen erabilera eraginkorraren alorrean eta Green Week 2011ko aurtengo lema erabiliz: gutxiago gastatu hobeto bizitzeko.

Informazio gehiago: http://ec.europa.eu/spain/novedades/agenda/semana-verde-europea-2011_es.htm

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza