Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza Sailak araubide bereziko irakaskuntzetarako sarbide-probei eta heldutasun-probei jarraipena eman die (Gobernu Bilera 2020-05-12)

2020.eko maiatzak 12

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimena eman du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, Araubide Bereziko Irakaskuntzetara sartzeko berariazko probak zein irakaskuntza horietara sartzeko betekizun akademikoen ordezko den heldutasun-probari jarraipena emateko. Prozedura administratibo horiek bertan behera gelditu ziren joan zen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua indarrean sartu eta alarma-egoera ezarri zelarik, Covid-19k eragindako osasun-larrialdiari aurre egiteko.

Errege Dekretu horrek, besteak beste, sektore publikoko erakundeetan prozedurak izapidetzeko epeak etetea ezartzen zuen, eta epe horien zenbaketa geroago hasiko zela adierazten zuen. Aurrerago berriz, martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak (gorago aipaturikoa aldatzen duenak) dio, sektore publikoko erakundeek erabaki ahal izango dutela, arrazoituta, interes orokorra babesteko edo zerbitzuen oinarrizko funtzionamendurako ezinbestekoak diren administrazio-prozedurekin jarraitzea.

Horrela bada, araudi hori kontuan hartuta, Gobernu Kontseiluak baimena eman du gaur goizean, honako sarrera-proba eta heldutasun-proba hauei jarraipena emateko:

Arte Dramatikoko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak (Dantzerti)

  • Probatarako izen-ematea: maiatzaren 11tik 26ra, biak barne.
  • Sarbide-probak egitea: uztailaren 13tik 17ra.

Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak (Dantzerti)

  • Probatarako izen-ematea: maiatzaren 11tik 26ra, biak barne.
  • Sarbide-probak egitea: uztailaren 13tik 17ra.

Musikako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak (Musikene)

  • Probatarako izen-ematea: ekainaren 8ra luzatu.
  • Sarbide-probak egitea: ekainaren 15etik uztailaren 3ra

Diseinuko Goi-mailako Arte-irakaskuntzak (ID Arte)

  • Probatarako izen-ematea: maiatzaren 18tik ekainaren1era, biak barne.
  • Sarbide-probak egitea: ekainaren 6an.

Arte Plastiko eta Diseinuko Heziketa Zikloak

  • Probatarako izen-ematea: maiatzaren 18tik ekainaren 1era, biak barne.
  • Sarbide-probak egitea: ekainaren 6an.

Musika Ikasketa Profesionalak.

  • Probatarako izen-ematea: maiatzaren 11tik 26ra, biak barne.
  • Sarbide-probak egitea: ekainaren 10etik 30era.

Dantza Ikasketa Profesionalak

  • Probatarako izen ematea: maiatzaren 18tik ekainaren 5era, biak barne.
  • Sarbide-probak egitea: ekainaren15etik 17ra.

Kirol ikasketak (futbola, futbol sala, atletismoa, saskibaloia, eskubaloia, salbamendu eta sorospena eta piraguismoa). Kirolene

  • Probatarako izen ematea: maiatzaren 6tik ekainaren 12ra, biak barne.
  • Sarbide-probak egitea: 2020ko ekaina bukaera/ uztaila hasiera.

Heldutasun frogak, Araubide Bereziko Irakaskuntzetara sartzeko betekizun akademikoen ordezko direnak:

  • Proba egitea: 2020ko ekainaren 5ean.

Heldutasun-probak Araubide Bereziko Irakaskuntzetan sartzeko baldintza akademikoen ordezkoak dira. Ezinbestekoa da irakaskuntza horietan matrikula egiteko behar diren baldintza akademikoak betetzen ez dituztenek berariazko sarbide-probak egin aurretik, heldutasun proba egitea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko