Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den landare exotiko inbaditzaileek kaltetutako guneetarako bisita

2011-05-20

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Arrantza eta Nekazaritza sailak, Biodibertsitate Zuzendaritzaren eskutik  Urdaibaiko Biosfera Erreserbako padurak bisitatu dituzte (Kortezubi), espezie exotiko inbaditzaileak erauzteko lanak zuzenean ezagutzeko (Baccharis halimifolia)

Bisita horretan, Biodibertsitate Zuzendaria den German Alonsok zera azpimarratu du “Estatu Batuetatik datorren eta “Chilca” goitizenez ezagutzen den “Baccharis halimifolia” espezie exotiko inbaditzailearen arazoa errotik moztu behar dugu arazo asko sortzen baitizkigu Euskal Autonomi Erkidegoko padurak. Gure helburua gune horiek ondo babestea da”.

Garbiketa lan horiek Europako LIFE+ (2007-2013) proiektuaren testuinguruan antolatu dira eta guztira 1.860.000 euroko kostua du.  Kopuru horretatik Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Arrantza eta Nekazaritza sailak %50 ordainduko du eta Europar Batasunak beste %50. Proiektu horrek, gainera beste helburu batzuk ere izango ditu: Lehena, natura eta biodibertsitatea, bigarrena, ingurumen politika eta gobernantza eta, azkena, informazioa eta komunikazioa. Lan horiek aurrera eramateko Pilar Unzaluren departamentuak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Erakunde publikoa den IHOBEren laguntza du.
Euskal Autonomi Erkidegoan 3 estuariotan ari dira lanak egiten: Urdaibai, Leako itsasadarra eta Txingudi; horiek guztiak Natura 2000 Sarean daudenak. Eta guztietan arazoak berdinak dira:
“Baccharis halimifolia” kolonizatzaile handia da, landareko 1,5 milioi hazi eman ditzake eta luze zabaldu daitezke. Ur gazitan oso indartsua da, uholdeei eta lehorteei ondo eusten die eta oso handia egin daiteke.
Espezie moldagarria da. Lurreko ezaugarriak alda ditzake eta inguruko biologian kalte handiak egin ditzake, ekosistemak aldatuz eta bertako espeziek baztertuz.

Padura altuetan errotzen da, ihitoki gazietan, soroetan eta baso alubialetan

Habitat horien moldaketak zuzen eragiten die hainbta eta hainbat babestuko espeziei, horien jantokiak ere aldatu eta ustutzen dituelako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko