Eu

Eusko Jaurlaritzak bost ekimen aprobatu ditu Covid-19ak eragindako edo okertutako pobrezia egoerei aurre egiteko (Gobernu Bilera 2020-05-12)

2020.eko maiatzak 12
  • Programa hauek Beatriz Artolazabal sailburuak aurkeztu zituen duela gutxi eta Jaurlaritzak abian jarri duen 10 milioiko funtsaren barne daude. 000 pertsonei eragingo diela kalkulatzen da
  • Berrogeita hamar gizarte-erakunde inguru, 200 profesional eta mila boluntariok Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin elkarlanean jardungo dute, pandemiak eragindako pobreziari erantzuteko

Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euroko Covid-19aren ondorioz eragindako arrisku-, bazterketa- eta/edo pobrezia-egoerak arintzeko diseinatu den funtsaren barruan dauden bost programa edo ekimen aprobatu ditu gaur. Guztira, ekimen hauek martxan jartzean, Euskal Autonomi Erkidegoko 10.000 pertsonei eragingo diela kalkulatzen da.  Programa hauek Enpleguko eta Gizarte Politiketako  Beatriz Artolazabal sailburuak aurkeztu zituen duela gutxi.

Funtsean aurreikusitako ekimenen bat -besteak beste ‘Guztion Artean-Elkartasun Antolatuko Sarea'- dagoeneko abian da; beste bost gaur onetsi dira, eta gainerakoak eraikuntza-fasean daude.

Zehazki, gaur, programa hauek jarri dira abian:

Azken Sarea Indartzen programa -baliabide nahikorik ez duten familientzako oinarrizko beharrei erantzuteko laguntzari buruzkoa- DSBEaren, EPOaren eta Eusko Jaurlaritzak gizarte-larrialdiko laguntzetarako adostutako areagotzearen osagarria da, bai eta beste laguntza eta prestazio batzuen sendotzearena ere. Hari esker, hamahiru erakunde parte-hartzailek -besteak beste Cáritas, Sidalava, Amuge edo Bizitegi-, esaterako, laguntzak edo prestazioak aurreratu ahalko dizkiete pertsona eta familiei, zuzeneko transferentzien bitartez; betiere, horretarako, Eusko Jaurlaritzari beharrezkoa balitz aurrerakinak kudeatzeko beharraren berri eman beharko diote. Edo elikagaien laguntzetarako bide eman dezakete, zuzenean, baliabiderik ez duten pertsonentzat. Hura garatzeko kostua 4,9 milioi eurokoa izatea aurreikusten da.

Aterpeak programan, ‘Alarma-egoeraren hasieran baliabide kolektiboetan ostatu hartu duten etxegabeen ostatu-baliabideak sendotu, dibertsifikatu eta hobetzea”ri buruzkoan, erakunde parte-hartzaileek, besteak beste Cáritasek, Gurutze Gorriak edo Bizkaisidak (Bizkaiko Hiesaren aurkako Batzordea), beren edo hirugarrenek lagatako azpiegitura erabilgarrien bidez, behar horiei erantzun diezaieketen proiektuak garatzea izango dute helburu.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak, funtsaren bidez, betiere udalekin ados jarrita, baliabideak abian jartzeko proiektu txikiagoen (50 pertsona baino gutxiagokoak) garapena bultza lezake, besteak beste. Hura garatzeko kostua 390.000 eurokoa izatea aurreikusten da. 

Erdu programaren bidez -‘Alarma-egoeran edo konfinamendu-egoeretan medikamentuak eta ordezko kontsumoak ematekoa”-, erakundeetatik droga-mendekotasun eta/edo osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei medikamentuak eskuratzeko erraztasuna emateko beharrari erantzuten zaio, bai eta konfinamendu-egoeran dauden eta droga-mendekotasuneko arazoak dituzten pertsonei kontsumo alternatiboetarako bide emateko eta gatazkak prebenitzeko beharrari ere.

Hala aurreikusten da, esaterako, erakunde parte-hartzaileek, besteak beste Gizakia, Etorkintza, Agipad edo Jeiki erakundeek, kontsumo-geletara jotzeko baimenak eskaini ahal izatea, farmaziek egunero medikamentuak emateko kudeaketak egitea edo erosketaz (hala badagokio) eta banaketaz arduratzea. Hura garatzeko kostua 375.000 eurokoa izatea aurreikusten da. 

Era berean, ‘Doluari arreta emateko’ programa sustatzea aurreikusten da, erakunde parte-hartzaileek, besteak beste Agintzarik edo 3+D-k, Euskal Autonomia Erkidegoan koronabirusaren ondorioz hil diren pertsonen familiartekoei laguntzak eskaintzeko. Hura garatzeko kostua 303.000 eurokoa izatea aurreikusten da. 

Aukerak Suspertzen ekimenaren bidez, ‘Lineako Eskola Berrindartzea’ programaren helburua da hirugarren sektore sozialeko erakundeek garatutako eskola-laguntzako jarduerak sustatzea, ikastetxeak ixteak arrisku-egoerak eta eten digitaleko egoerak bizi dituzten adingabeetan izan dezakeen eragina (errendimendua murriztea, eskola-atzeratasuna…) murrizteko. Ekimen hori, guztira, 12 erakundek sustatuko dute, besteak beste, honako hauek: Agintzari, Afro, Save The Children. 375.000 euroko kostua aurreikusten da.

Artolazabal sailburuak gogorarazi du programa horiek atzeraeraginezko efektua izangu dutela, alegia, programak pasa den martxoan pandemia hasi zenetik abendura arte eginiko lana barne hartuko du, eta behar berriak ere jaso ahalko dituzte; beraz, 10 milioiko funts horren kopuru jakin bat egon daitezkeen erantzun-ildo berrietarako gordeko da.

Osasun-krisiaren eta/edo alarma-egoeraren ondorioz ostatua galdu duten pertsonentzako ostatu-aukerak eskaintzeko programa baten garapena, esaterako. Bertan, esaterako, egoitza-egoera ahulean dauden eta prestakuntza-prozesu komunitarioa egiten ari diren gazte atzerritarrentzako irtenbideak jasotzea aurreikusten da, osasun-krisiaren ondorioz eten den gizarte- eta lan-integrazioko ibilbidearekin jarraitu ahal izateko. Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, dagoeneko, hartan elkarlanean jardungo duten erakundeak adosteko ari da lanean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko