Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak ikastetxeen erabakitzeko autonomiaren alde egin du, 18tik aurrera eskola presentzialetara itzultzea finkatzeko

2020.eko maiatzak 12

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak ohiko prentsaurrekoa eman du Gobernu Kontseiluaren ondoren, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburu eta Nekane Murga Osasun sailburuarekin batera.

HEZKUNTZA 

Kazetariei erantzunez, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gogora ekarri ditu Lehendakariak joan den astean Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean esandakoak: "Proposamen bat da, saiatua eta mailakatua, osasun-irizpideen araberakoa eta ezarritako osasun-irizpideen araberako aldaketak eta erabakiak behar dituena".

Erkorekak gogorarazi du Hezkuntza sailburuak beti azpimarratu duela ikastetxeek arlo horretan duten autonomia. Gainera, bozeramaileak gaineratu du Hezkuntza Sailak bere proposamena bidali diela hezkuntzako eragile guztiei, proposamena kontrastatzeko. Erkorekaren hitzetan, "hezkuntza administrazioaren elkarlanerako gogoa erabatekoa da". 

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak gogorarazi duenez, proposamenak oinarri pedagogiko argiak ditu. "Oso hezkuntza-mugarri zehatzak gainditzear dauden ikasleez ari gara". Erkorekak gogorarazi du ikastetxe bakoitzak erabakiko duela hori nola gauzatu. 

HAUTESKUNDEAK 

Hauteskundeen deialdiari buruz galdetuta, Josu Erkorekak gogorarazi du Lehendakaria aste honetan bilduko dela alderdi politikoekin, eta haiekin kontrastatu nahi duela egoera. Bozeramaileak azaldu duen bezala, Lehendakariak dokumentazioa aurkeztuko du gaur egungo osasun-egoera eta etorkizunerako aukerak zehazteko, bai eta hauteskunde-egunean botoa eman behar duten eta hauteskunde-administrazioko kide diren pertsonen osasuna erabat bermatzeko hartu beharko liratekeen neurrien multzoa zehazteko ere.

Erkorekak gaineratu duenez, "Lehendakariak ez du erabakirik hartu. Bi aukeren artean, osasun-egoera uztailean edo urrian hobea izan daitekeen ebaluatu behar da, hori kontrastatu eta erabakirik egokiena hartu. Erabakitzeko unea da. Uztaileko aukera orain erabakitzen ez bada, beharrezkoa den hausnarketa egin gabe desagertzen da ".

HERRITARRENTZAKO ARRETA

Prentsaurrekoan Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak Gobernu Kontseiluan onartutako gaiak azaldu ditu. Adierazi duenez, gaur, Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako arreta presentziala pixkanaka berreskuratzeko Plana adostu dute. Erkorekak gogoratu duenez “une hauetan, administrazio-prozeduren epe guztiak etenda daude” eta gaineratu duenez, helburua da aurrea hartu eta Eusko Jaurlaritzaren arreta presentziala behar duten pertsonentzako erantzuna planifikatzea, besteak beste honako hauek eskatzeko orduan:

  • Familia- eta lan-kontziliaziorako laguntzak
  • Hezkuntza-bekak
  • Autonomoentzako dirulaguntzak
  • Etxebizitza ordaintzeko laguntzak

Bozeramaileak gogoratu duenez, administrazio-prozedura gehienak digitalizatuta daude, eta online egin daitezke, identifikazio ofizialeko sistema baten bidez.

Gainera, Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez, edozein eskabide, idatzi edo jakinarazpen baliabide elektronikoen bidez aurkez daiteke. Erkorekak azaldu duenez, “egiaztatu dugu pertsona askok nahiago dutela administrazioarekin aurrez aurre harremanetan jarri. Besteak beste, pertsona kalteberenek eta eten digitalaren eragin handiena jasaten dutenek.  Plan honen bidez, haien kudeaketei bide eman nahi zaie, bereziki mota guztietako gizarte-laguntzak dituzten plan gehiago ditugun une honetan”.

ASTELEHENA, HILAREN 18A 

Prentsaurrekoan Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren plangintzak herritarrentzako arretara mailaz maila itzultzea aurreikusten du eta, horretarako, betiere, segurtasuna bermatzea, bai arreta ematen dutenei, bai arreta jasotzen dutenei. Datorren ostegunean, maiatzaren 21ean, hiriburuetako ZUZENEAN zerbitzuaren bulegoak irekiko dira. Hortik aurrera, gainerako zerbitzu presentzialak pixkanaka irekitzen joango dira.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, “badakigu ezer ez dela “Covid aurreko” egoeran bezalakoa izango”. Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako arreta desberdina izango da, eta hiru aldaketa nagusiak honako hauek izango dira:

  • Aurretiko hitzordua beharko da. Datorren astelehenean, hilaren 18an, eus webgunearen bidez hitzordua eskatzeko web-sistema abiaraziko dugu. Sistema erraza eta mugikorretik, tabletatik edo ordenagailutik irisgarria. Gainera, bulegoan bertan aurretiko hitzordua emateko makina automatikoak jartzen ari gara. Pertsona eta izapide bakoitzarentzat arretarako 15-20 minutuko denbora kalkulatu dugu.
  • Arreta presentziala hasiera batean izapideei erantzuteko eta dokumentazioa erregistratzeko baino ez da zabalduko. Herritarrentzako kontsulta- eta informazio-zerbitzua 012 telefonoaren, Telegram bat-bateko mezularitza-zerbitzuaren eta eus-eko kontaktu-buzoiaren bidez eskaintzen jarraituko da. Une hauetan, Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Arretarako taldeak egunean ia 3.000 kontsultari ematen die arreta, hiru kanal horien bidez.
  • Babes kolektiboko neurriak bulego guztietan ezartzen amaitzen ari gara, esaterako, manparak, eserlekuak urruntzea edo kentzea, markak lurrean, sartzeko kontrolak edo gel hidroalkoholikoen banagailuak.

HERRITARREN HARREMANAREN DIGITALIZAZIOA

Josu Erkorekak azaldu duenez, sail guztiak beraien izapideen errepaso zorrotza egiten ari dira, administrazio digitalari bultzada bat emateko eta online kudeaketaren esperientzia hobetzeko.  Bitartean, oraindik presentzia fisikoa behar duten izapide guztien epeak zabalduko ditugu.  “Gure helburua da bulegoetan herritarren presentzia ahalik eta gehien murriztea eta denboran banantzea, pilaketarik egon ez dadin”.

Gainera, Bozeramaileak gogoratu duenez, Eusko Jaurlaritzak erabaki du aurrerantzean, ZUZENEAN zerbitzura doazen pertsona guztiak bulegotik identifikazio digitaleko sistema batekin irtetea; sistema hori doakoa izango da, eta aukera emango die beren izapidearekin jarraitzeko edo online segimendua egiteko. Zehazki, B@kQ” birtuala emango zaie. IZENPE Autentifikazio, Ziurtapen eta Sinadura Digitalaren Euskal Agentziak ematen duen eta erabiltzeko oso erraza eta segurua den identifikazio elektronikoko baliabidea da. KZ Gune guztietan, osasun-zentroetan eta hainbat udaletan eskura daiteke, administrazioarekiko harreman digitala eta segurua bermatzeko.

CRITERIOS SANITARIOS

El pasado 12 de marzo, siguiendo las recomendaciones de la Autoridad de Salud Pública, el Gobierno Vasco tomó la decisión de suspender toda su atención presencial.

Ayer lunes, día 11, volvió al trabajo presencial el 60% del personal público. El balance de esta jornada de regreso es positivo. Se hizo sin aglomeraciones, respetando la distancia de seguridad y sin registrar ningún incidente.

Como ha señalado Josu Erkoreka “ahora damos un paso más y, siguiendo todas las recomendaciones de la Autoridad Sanitaria, retomamos la atención ciudadana presencial el jueves 21. Lo hacemos de una manera planificada y ordenada. Lo hacemos en un momento importante en el que estamos poniendo en marcha medidas de choque para ayudar a las familias a conciliar la vida laboral con el cuidado de sus hijos e hijas, de sus mayores dependientes, programas de apoyo a los colectivos vulnerables, subvenciones a trabajadores autónomos y propietarios de micro-pymes, etc.”.

OSASUN-IRIZPIDEAK

Pasa den martxoaren 12an, Osasun Publikoaren Agintaritzaren gomendioei jarraikiz, Eusko Jaurlaritzak arreta presentzial guztia eteteko erabakia hartu zuen. Atzo, astelehenean, hilaren 11n, langile publikoaren % 60 itzuli zen lan presentzialera.   Itzulera-jardunaldi horren balantzea positiboa da.

Itzuleran ez zen jende-pilaketarik egon, eta segurtasun-distantzia gorde zen; ez zen gorabeherarik erregistratu.

Josu Erkorekak adierazi duenez, “orain beste pauso bat gehiago emango dugu eta, Osasun Agintaritzaren gomendio guztiei jarraikiz, ostegunean, hilaren 21ean, herritarrentzako arreta presentzialari ekin genion berriro. Modu planifikatuan eta antolatuan egin dugu. Familiei lan-bizitza eta seme-alaben eta mendeko nagusien zaintza uztartzen laguntzeko talka-neurriak abian jartzen ari garen unean egin dugu, kolektibo kalteberei laguntzeko programak, langile autonomoentzako eta mikroETEen jabeentzako dirulaguntzak eta abar abian jartzen ari garen unean”.

EKONOMIAREN GARAPENA

Prentsaurrekoan Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak cororavirusaren krisiak Arabako Errioxako upeltegietan izan duen eraginari buruzko datuak azaldu ditu. Tapiak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro bideratuko ditu ardogintza, sagardo eta bertako garagardoaren sektoretara finantzaketarako tresna berri bat gisa.

KORONABIRUSAREN DATUAK

Bestalde, osasun sailburu Nekane Murgak Euskadiko koronabirusaren inguruko azken datuak eman ditu.

Gai zerrenda

Prentsa dosierra

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko maiatzak 13

    A mi me parece todo esto una pelicula .Para salir a la calle hay problemas. No pueden estar mas de 10 personas . En una terraza si .En una plaza no . Y en una escuela si . Cuando faltan 20 dias .
    Yo creo que hay hay intereses. No es normal

  • 2020.eko maiatzak 12

    Cada colegio tiene que asumir la responsabilidad de abrir su centro o no?
    Quizás no hubiera sido mejor, establecer un canal de comunicación y coordinación conjunto, para que los padres no recibamos informaciones contradictorias?
    Mesedez, adostu eta gero erabakitakoa esan...
    Proposamenaren hitza gaurkoa da, kritikak jaso ondoren...
    Gure seme alabei adostokiak erakusten diegu...
    Ardura hartu, eta pauso atzera eman behar denean, erruak asumitu, bizitzan barkamena ere eskatu behar da...
    Orduan zer egin behar dute gure gazteak?

  • 2020.eko maiatzak 12

    Nire ustez, irakasle guztiok eskolara bueltatzeko irrikan gaude, eta ikasleak ere.Gure kexa "osasun arloari dagokio", eskolak ez dute desinfektatu, komunen kopurua ikaslekiko ez da oso altua eta egunean behin bakarrik garbitzen dira (klaseak bukatzen denean).Osasun baldintzak betetzen badira (dendetan eta tabernetan bezala) inork ez du ezer esango.

Ekitaldiko kargudunak