Eu

Kontsumobidek prestakuntza-baliabideak dituen webgune bat jarri du abian ikasleentzat

2020.eko maiatzak 11

Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak webgune bat jarri du abian euskaraz eta gaztelaniaz, ikasleentzat askotariko prestakuntza-baliabideak biltzen dituena. Material hori Kontsumobidek Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostia-San Sebastián hirietako bere prestakuntza-zentroetan egin ohi dituen ikastaro eta tailerren bilduma eta egokitzapena da; izan ere, zentro horiek itxita daude une honetan, Covid-19aren krisia dela eta.

Webgunean, askotariko infografiak aurki daitezke, askotariko kontsumo-gaien arabera sailkatuak: IKT arloa, jasangarritasun arloa, publizitate arloa, etiketatze arloa, elikadura arloa, kontsumoko oinarrizko eskubideak, finantzen arloa eta lanbide-heziketa.  Gainera, hezkuntza-premia berezietara egokitutako bi kontsumo-erronka daude, erosketei eta elikadura-segurtasunari lotuta. Infografia bakoitza aukeratuz eta klikatuz, bideoak, jolasak, testa, oinarrizko informazioa eta abar eskura ditzakegu.

Helburua da ikasleen, ikastetxeen eta hezkuntzako profesionalen eskueran jartzea aurrez aurre landu izan diren prestakuntzarako bitartekoak. Edonola ere, webgune hau tresna bat gehiago da gure eskubideen ezagutza sustatzeko, kontsumitzaileak garen aldetik, eta edonork erabil dezake.

Web-orrira www.kontsumobide.eus hasiera-orritik sar daiteke, edo http://www.kontsumobide.euskadi.eus/retos-consumo/ helbide-barran tekleatuz.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MEDIAEZKER
    2020.eko maiatzak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @AytoSanturtzi: 🚸 Kontsumobidek prestakuntza-baliabideak dituen webgune bat jarri du abian ikasleentzat ➡︎ https://t.co/C6nGwGILey

    🚸 Ko…

  • 2020.eko maiatzak 12

    Bien, y educar en eso de exigir ticket parece la tendencia en algunos casos fuera a no expedirlo si no se pide el ticket, y comprobar el contenido del mismo no se declare menos de lo indicado ventas ocultas, a ver si sacan el ticket digital conectado a la Hacienda pública al instante tiempo real.

Komunikabideek behera kargatzeko