Berriak Osasuna

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020-05-11

Erizaintzaren Nazioarteko Eguna dela eta, Osasun Sailak eskerrak eman nahi dizkie pandemia honetan herritarrak zaintzen ari diren erizainei, beren ahaleginagatik eta konpromisoagatik

 

Bihar, maiatzaren 12an, Erizaintzaren Nazioarteko Eguna izango da; hori dela eta, Osasun Sailak eta Osakidetzak zorionak eman nahi dizkiete, eta oraingoan sekula baino ozenago, pandemia honetan herritarrak zaintzen ari diren erizainei, beren ahaleginagatik eta konpromisoagatik.

OMEk 2020. urtean erizainen nazioarteko urtea izendatu zuen; kolektibo horren ekarpena funtsezkoa izan da COVID-19aren aurkako borrokan.

Osasun-larrialdiko aldi honetan, 900 erizain baino gehiago mobilizatu dira Osakidetzan kritikoen eta ospitaleratzeen unitateei laguntza emateko hainbat arlotatik, besteak beste: kirofanoak, pediatria, kanpo-kontsultak, lehen mailako arreta eta osasun mentala. Pediatriako, familia eta komunitateko medikuntzako eta emaginetako eta osasun mentaleko erizain egoiliarrek ohe gehigarriak irekitzeko taldeetan parte hartu dute.

56 erizainek, erizaintzako 70 ikasleren laguntzarekin batera, call center-en bidez, herritarren, Osakidetzako profesionalen kontsultei erantzun diete, eta erkidego osoko egoitza soziosanitarioei eman diete laguntza; hala, pandemia hasi zenetik, 34.557 dei baino gehiagori erantzun diete (Osasun Aholkuan erantzundakoak kontuan hartu gabe).

Gainera, paziente eta familiei laguntza emateko programen buru izan dira, eta isolatutako pazienteekiko lotura izan dira. Ikuskatzaileek eta erdi-mailako arduradunek egin dute ospitaleak berrantolatzeko, logistikarako eta baliabide materialak eta giza materialak kudeatzeko lana. Era berean, funtsezkoa izan da beren lana laguntza-zirkuitu berriak sortzeko; lehen mailako arretako pazienteen triajeak eta baheketa egin dituzte.

Hori guztia gorabehera, etengabeko prestakuntza ere egin dute; 4.971 profesionalek beren kabuz eta borondatez egin dituzte eskaini diren Covid pazienteentzako zainketei buruzko ikastaroak.

 

DATU EGUNERATUAK

Osasun Sailak COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Euskadin guztira, 134.047 PCR eta 76.696 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 2.095 proba egin ziren.

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK

Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 17.709 da, eta horietatik %83,1 berreskuratuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 11 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, positibo 1 da Araban, 10 Bizkaian eta 0 Gipuzkoan.
  • "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 31 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.423 heriotza izan dira orotara, horietatik 5 atzo erregistratuta.

Horrez gain, 438 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 3 gehiago), horietatik 368 solairuko geletan eta 70 ZIUn.

 

Eguneratzea maiatzak 11

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak GUZTIRA

ARABA

89

353

4.666

BIZKAIA

275

793

10.033

GIPUZKOA

74

277

3.010

EUSKADI GUZTIRA

438

1.423

17.709

 

Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/10_mayo_Boletin.pdf

 

Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 11a

Iruzkin bat
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan