
COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin (maiatzak 10)
Osasun Sailak COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:
EGINDAKO PROBAK
Euskadin guztira, 132.554 PCR eta 76.094 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 6.158 proba egin ziren.
BAIEZTATUTAKO KASUAK
Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 17.677 da, eta horietatik %82,9 berreskuratuta edo alta emanda daude.
- Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 45 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, 8 positibo dira Araban, 33 Bizkaian eta 4 Gipuzkoan.
- "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 150 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.
POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA
Orain arte, 1.418 heriotza izan dira orotara, horietatik 15 atzo erregistratuta.
Horrez gain, 435 pertsona daude ospitaleratuta (atzo baino 58 gutxiago), horietatik 361 solairuko geletan eta 74 ZIUn.
Eguneratzea maiatzak 10 |
Ospitaleratuta dauden pertsonak |
Hildako pertsonak |
Kasu positiboak GUZTIRA |
ARABA |
92 |
351 |
4.649 |
BIZKAIA |
266 |
790 |
10.021 |
GIPUZKOA |
77 |
277 |
3.007 |
EUSKADI GUZTIRA |
435 |
1.418 |
17.677 |
Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:
-
2020-05-10
¿Cuándo se van a publicar los datos que ofrecéis en estas notas de prensa en la plataforma de datos abiertos: https://opendata.euskadi.eus/catalogo/-/evolucion-del-coronavirus-covid-19-en-euskadi/ ?
Ante la falta de la publicación de series históricas tenemos que recogerlos a mano cada día cuando podríais ofrecerlos recopilados. Gracias.Para quien haya leido hasta aquí: tenemos los datos recopilados en este repositorio: https://github.com/montera34/escovid19data