Berriak Segurtasuna
Eu

Zaldibarko zabortegian (Verter Recycling 2002) Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazio eguneratua

2020.eko maiatzak 08

Bilaketa-operatiboari buruzko informazio eguneratua 2020/05/08an

Elena Morenok, Ingurumen sailburuordeak joan den asteazkenean, maiatzaren 6an, Zaldibarko zabortegira egindako bisitan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila instalazioan egiten ari den bilaketa- eta egonkortze-lanak gainbegiratu zituen. Bisitan, Aitor Zulueta Tellería Natura Ondare eta Klima Aldaketarako zuzendaria eta obraren arduradun teknikoak izan zituen lagun.

Verter Recycling enpresak Zaldibarren duen zabortegian gertatutako ondakin lerraduraren ondorioei aurre egiteko,

Ingurumen Sailak hasieratik, eta modu subsidiarioan, bete-betean hartu             zuen    bere     gain zabortegiaren      egonkortasuna bermatzeko, inguruarentzako eta ingurumenarentzako     arriskua gutxitzeko lanak eta, batez ere, desagertutako        bi         langileen,  Alberto Sololuzeren eta Joaquín Beltránen bilaketa errazteko egin beharreko lanak,.

Lerradura gertatu zela hiru hilabete betetzen ziren egunean, Zabortegira egindako bisitaren esparruan, Elena Morenok honako hau adierazi zuen: "Verter Recyclingeko zabortegia lerratu eta hiru hilabetera, eta han gertatutako tragediaren ondoren, Alberto Sololuzeren eta Joaquín Beltranen gorpuen bila jarraitzen dugu atsedenik gabe. Ez diogu egun bakar batean ere utzi bere bilaketan lan egiteari, eta horretarako beharrezkoak diren ekipo eta baliabide guztiak jarri ditugu".

Aitorpenak eskuratzeko eta bisitari buruzko informazio gehiago lortzeko: 

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/61629-supervision-las-labores-estabilizacionvertedero-zaldibar

 

BILAKETA-GUNEETAN BERRIKUSITAKO MATERIALE GUZTIA 2020/05/06

URAREN AZTERKETEN EMAITZAK,  ZALDIBAR INGURUAN

Eskura ezazu URA, Uraren Euskal Ajentziaren txostena kontu honetan: 

https://cutt.ly/fyez823

DATORREN EGUNETAKO EGURALDIA

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @DeliDlia
    2020.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @112_SOSDeiak: Información actualizada sobre el operativo de búsqueda de #Zaldibar a 08/05/2020: https://t.co/DS6v9TUlcK https://t.co/Na

  • @_Manu_Z
    2020.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @112_SOSDeiak: Información actualizada sobre el operativo de búsqueda de #Zaldibar a 08/05/2020: https://t.co/DS6v9TUlcK https://t.co/Na

  • @VOSTeuskadi
    2020.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @112_SOSDeiak: Información actualizada sobre el operativo de búsqueda de #Zaldibar a 08/05/2020: https://t.co/DS6v9TUlcK https://t.co/Na

  • @112_SOSDeiak
    2020.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    #Zaldibar-ko bilaketa-operatiboari buruzko informazio eguneratua 2020/05/08an: https://t.co/waJwM1nGtu https://t.co/8oQPAlB14k

  • @112_SOSDeiak
    2020.eko maiatzak 09

    Comentario de Twitter:
    Información actualizada sobre el operativo de búsqueda de #Zaldibar a 08/05/2020: https://t.co/DS6v9TUlcK https://t.co/NadhjeSwKt