
COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin
Osasun Sailak COVID-19aren inguruko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:
EGINDAKO PROBAK
Euskadin guztira, 122.730 PCR eta 70.314 Test azkar egin dira. Atzoko 20:00ak arte, 8.018 proba egin ziren.
BAIEZTATUTAKO KASUAK
Euskadiko COVID-19 kasu baieztatuen kopurua 17.286 da, eta horietatik %78,3 berreskuratuta edo alta emanda daude.
- Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 60 dira. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Lurraldeka, 6 positibo dira Araban, 53 Bizkaian eta 1 Gipuzkoan.
- "Test azkarraren" bidez antzemandako kasu berriak 401 dira. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake.
POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA
Orain arte, 1.390 heriotza izan dira orotara, horietatik 7 atzo erregistratuta.
Horrez gain, 493 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 416 solairuko geletan eta 77 ZIUn.
Eguneratzea maiatzak 8 |
Ospitaleratuta dauden pertsonak |
Hildako pertsonak |
Kasu positiboak GUZTIRA |
ARABA |
102 |
349 |
4.521 |
BIZKAIA |
301 |
766 |
9.814 |
GIPUZKOA |
90 |
275 |
2.951 |
EUSKADI GUZTIRA |
493 |
1.390 |
17.286 |
Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:
Vitoria-Gasteiz, 2020ko maiatzaren 8a
-
2020-05-09
¿Cuándo se van a publicar los datos que ofrecéis en estas notas de prensa en la plataforma de datos abiertos: https://opendata.euskadi.eus/catalogo/-/evolucion-del-coronavirus-covid-19-en-euskadi/ ?
Tenemos que recogerlos a mano cada día cuando podríais ofrecerlos recopilados. Gracias.Para quien haya leido hasta aquí: tenemos los datos recopilados en este repositorio: https://github.com/montera34/escovid19data