Eu

Retail Euskal Eskola bere ate birtuala ireki dio merkataritzari prestakuntzan, espezializazioan eta digitalizazioan laguntzeko

2020.eko maiatzak 08

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak plataforma aitzindari eta berritzaile bat jarri du abian, merkataritza-sektorearen prestakuntzarako eta espezializaziorako

Retail Euskal Eskola merkataritzari lagundu eta hauspotzeko plataforma aitzindari gisa ireki da aste honetan, prestakuntza pertsonalizatu eta egokigarria eskainiz. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak denbora luzea eman du lanean tresna horretan, eta are garrantzi handiagoa hartu du egungo egoeran.

COVID-19aren krisiaren ondoren, inoiz baino gehiago ikusi da prestakuntzak eta digitalizazioak garrantzi berezia dutela, frogatu baita saltoki digitalizatuenek eusten diotela hobekien krisiari.

Gainera, plataformak aukera ederra eskaintzen du ez bakarrik krisiaren eta prestakuntza-beharrizanen diagnostiko bat egiteko, baizik eta establezimendu bakoitzaren egoerari begira. Hartara, azterketa bat egin ahal izango da eman beharreko pausoei eta behar dituzten laguntza motei buruz, prestakuntza eta ekintzen mapa bat prestatzeko.

Retail Euskal Eskolak ehunka eduki profesional, bideo, material eta aholkularitza-zerbitzu biltzen ditu dagoeneko. Sektoreari krisitik irteten eta deskonfinamendu-fasean laguntzen dio, eta espezializazioa bultzatzen du etorkizun urrunago bati begira. Eskola multimedia bat da, malgua, pertsonalizatua eta egokitua, eta hiru oinarrizko helburu ditu:  

-Retail sektorerako prestakuntza-eskaintza oso baten alde apustu egin.

-Retail sektoreko langileen kualifikazio-beharrizanak eta prestakuntza-eskaintza hobe uztartu.

-Ezagutzak eta kudeaketa-tresnak modernizatzen lagundu, merkataritzaren lehiakortasuna hobetzeko (eraldaketa digitala, retail marketina, kudeaketa, bezeroa, pertsonak, salmenta-puntuak…).

Eduki profesional espezializatu eta laburretan oinarrituta, interes handieneko gaien inguruko bideo, tutorial, pilula eta gogoetak biltzen ditu dagoeneko, merkataritza-sektorea gehiago profesionalizatzeko. Tresna aitzindaria da, eta irekita egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko profesionalentzat, baina izango du proiekzioa gure lurraldeaz kanpora ere.

 

Merkaturatze-kanpaina honekin batera, web-mintegi sorta bat eskainiko da negozioetarako tresna onenak ikasteko. Lehenengo webinarrek COVID19rekin lotutako gaiak jorratuko dituzte, eta datorren astean hasiko dira deseskalatze-fase horietan higiene- eta osasun-protokoloak aztertzen.

 

www.escuelavascaretail.eus

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko