Berriak
Eu

Euskadiko aurkezpena Buenos Airesko Liburuz osatutako Babel Dorrean

2011.eko maiatzak 20

Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritzak, Liburuz osatutako Babel Dorrea bisitatu zuten Buenos Airesko biztanleei,Euskadira begiratzeko leiho txiki bat ireki zuen. Ordu pare batez, Buenos Airesen erdian, San Martin plazan kokaturiko stand-aren bisitariek, "Tv Euskadi Saboreala" kanalaren bidez, Euskadi ezagutu ahal izan zuten. Baita Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak ere, bere azken argitalpenen aurkezpen bat eskaini zuen.

Babelgo Dorrea sekulako eskulturak hizkuntz guztietan idatzitako 20 mila liburu izango ditu eta Buenos Aires Munduko Liburuaren Hiriburuaren 2011 hasiera emateko ekitaldirako eraiki da. Euskadiko Ordezkaritzak euskaraz idatzitako 1041 liburu eman ditu Etxepare Intitutuari esker eta baita Ekin argitaletxe euskal argentinoari esker ere. Euskal etxeak ere parte hartu dute: Toki Eder, José C. Paz; Eusko Etxea, Lagunen Etxea, San Juan; Euzko Etxea, La Plata; Euskaltzaleak, Buenos Aires; Lagunen Etxea, Laprida; Denak Bat, Mar del Plata eta Gure Txokoa, Córdoba.

"Los vascos en Argentina", "Cursillo de Lengua Vasca", "Los Cuentos de Teresita", "Universidad de Verano 2011" eta "Aquellos Euskos, estos Vascos" Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioko Jorge Beramendi eta Enrique Aramburuk jendaurrean aurkeztu zituzten. Liburu hauek aurten Buenos Aireseko Liburu Azokaren 37. edizioan azaldu ziren.

Babelgo Dorrea hizkuntza guztietan idatzia ezezik hurrengo genero ezberdinak ere ditu: narratiba, kontaketa laburra, poesia, hiztegiak, historia eta best seller-ak. 21 egun aurkeztua egon ondoren, gizataldeetako ordezkari batzuk liburutako bat eskuratzera gonbitatuko dira eta gainontzeko liburuak Buenos Airesko Lehendabiziko Liburutegi Multilingueko parte izango dira.

Eskulturak 15 metroko piramide-formako egitura oinarrian eta 24 metroko altuera du. Dorreari maiatzaren 11an hasiera eman zitzaion eta 50 mila bisitari espero dira.

Marta Minujin, proiektuaren egilea, nazioarteko proiekzioa duen abangoardia artista argentinarra da.  "Obelisco acostado" (1978 Sao Pauloko Bienala); "Obelisco de Pan Dulce" (1979 Buenos Airesko Nazioen Feria) "Torre de pan de Joyce" (1980 Dublin); "Carlos Gardel de Fuego" (1981 Medellin); "Venus de queso" (1981) eta "Partenón de libros" (1983), azken diktadura militar argentinarrak debekatutako 30 mila liburu erabiliz, besteak beste. 60. hamarkadan, "Instituto Di Tella de Artes" mitikoaren kideekin batera,  argentinan izandako "happenings" antzezpenetan aurrendarietako bat izan zen.

2001. urtetik aurrera, UNESCOk, Nazioarteko Liburu-saltzaile Federazioak, Nazioarteko Bibliotekari Federazioak eta Nazioarteko Editore Elkarteak, Munduko Liburuaren Hiriburuaren bereizketa, liburuak eta irakurketa bultzatzen duten hiriburuei ematen diete. Hiriburutza  2011ko apirilaren 23an hasiko da, Liublana hiria formalki ordezkatzen duelarik, eta 2012ko apirilaren 23an bukatuko da. Urtean zehar Buenos Airesen ekintza ugari aurreikusita daude idazle, liburu-saltzaile, hezitzaile, itzultzaile, editoreekin batera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria