Berriak Hezkuntza
Eu

Hezkuntza Sailak eragileekin partekatu du maiatzeko ikasgeletarako itzulera

2020.eko maiatzak 07
  • Hezkuntza Sailak ikasgeletara itzultzeko planteamendua helarazi die hezkuntza-eragileei, pertsonen segurtasuna eta osasuna bermatuz, Osasun Sailaren irizpideen arabera
  • Itzulerak ikasle zein irakasleen osasun neurriak aurreikusten ditu, espazioak uztea, ordutegi trinkoa edo jantoki zerbitzua kentzea
  • Eusko Jaurlaritzak DBHko 4. mailako, Batxilergoko 1 eta 2. mailetako eta Lanbide Heziketako ikasleen geletarako itzulera burutuko du
  • Osasun-egoerak aukera ematen badu, Batxilergoko 2. mailako, Goi Mailako Lanbide Heziketako (1. eta 2. mailetakoak) eta Erdi Mailako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako 2. mailako ikasleak maiatzaren 18an itzuliko dira; DBHko 4. mailako, Batxilergoko 1. mailako eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako 1. mailako ikasleak, berriz, maiatzaren 25ean itzuliko dira.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak bideokonferentzia bidezko bilera egin du gaur goizean Euskal Hezkuntza Sistema osatzen duten eragileekin (ikastetxe publikoetako zuzendarien elkartea, hezkuntza-patronalak, familia elkarteak, sindikatuak eta Euskadiko Eskola Kontseilua). Bileran Uriartek lagun izan ditu Maite Alonso Hezkuntza sailburuordea, Olatz Garamendi Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea eta Nicolas Sagarzazu Lanbide Heziketako Plangintza eta Antolaketa zuzendaria.

Bileraren helburua izan da hezkuntza-komunitate osoarekin partekatzea ikasleen zati batek ikasturte honetan aurrez aurreko eskoletara egingo duten itzulera, bai eta ikasgeletarako itzulera horretan bete beharreko baldintzak ere, betiere Osasun Sailaren bermez. Eusko Jaurlaritzak egindako ikasturte amaierako Hezkuntza Planean jasotzen den bezala, DBHko 4. mailako ikasleak, Batxilergoko 1. eta 2. mailetakoak eta Lanbide Heziketako 1. mailako ikasleak laster itzuliko dira eskola presentzialetara.

Osasun-bermeak eta hezkuntza-lehentasunak

Itzulera horri begira, Hezkuntza Sailak funtsezko irizpide batean oinarrituta egin du lan: osasun-irizpidea. Eta horretan oinarrituta, hezkuntza irizpide bat defendatu du. Lehentasunezkoa da ikasleen, irakasleen eta hezkuntza-eremuko gainerako profesionalen segurtasuna eta osasuna bermatzea.

Eskola-jarduerara presentzialerako itzuleraren aurrean, Hezkuntza Sailak zenbait osasun-neurri zehaztu ditu, betiere Osasun Sailarekin eztabaidatu eta kontrastatuak. Hauek dira neurri garrantzitsuenak:

  • Espazioak. 1,5 metroko tartea utziko da eskola-postu bat eta bestearen artean.
  • Maskarak. Ikasleek zein irakasleek, eta baita gainerako hezkuntza-profesionalek ere musukoa jantzita erabili beharko dute eskola-esparruan dauden bitartean.
  • Ikastetxera iritsiera. Ikastetxeko zuzendaritzak modu mailakatuan antolatuko ditu ikastetxeko sarrera-irteerak.
  • Sarbideak. Bi sarbide dituzten ikastetxeek zehaztuko dute zein den sarrera eta zein irteera, beti norabide bakarrekoak izango direlarik.
  • Jolastokia. Hainbat txanda ezarri, ikasle guztiek ordu berean bat egin ez dezaten.
  • Jantokia. Osasun eta segurtasun neurriak lehenesteko, ikasturte amaieran jantokiko zerbitzu osagarria ez da abian jarriko.

Jantoki-zerbitzua abian ez jartzeak erraztu egingo du ikastetxeek beren ohiko ordutegiak egokitzea, irakaskuntza presentzialak egunean 5 orduko ordutegi trinkoa izan dezan aipatutako hezkuntza-mailetarako.

Hezkuntza-etapak mailaka itzuliko dira: Batxilergoko 2. Mailako ikasleak, Goi Mailako Lanbide Heziketakoak (1. eta 2. mailak) eta Erdi Mailako eta Oinarrizko Lanbide Heziketako 2. mailakoak maiatzaren 18an itzuliko dira; DBHko 4. Mailako ikasleak, Batxilergoko 1. mailakoak eta Erdi Mailako Lanbide Heziketako 1. mailakoak, berriz, maiatzaren 25ean itzuliko dira.

Maiatzaren 25etik aurrera, familiek Hezkuntza Bereziko ikastetxeak eta gela terapeutikoak izango dituzte eskura.

Horrez gain, hau ere maiatzaren 25erako, eta araubide bereziko irakaskuntzei dagokienez, ikastetxe bakoitzak erabakiko du, bere ezaugarrien arabera, garatuko dituen presentzialtasun maila.

Familia bizitzarekin bateragarri egitea

Hezkuntza sistema alde batera utzita, garrantzitsua da nabarmentzea Eusko Jaurlaritzak berariazko laguntza-zerbitzua eskainiko duela Haurreskolak Partzuergoaren bidez.

Koronabirusaren eraginez zerbitzua mugatu beharra dagoen aldi honetan,  0 eta 1 urteko haurrak dituzten familiei zuzenduta egongo da Haurreskolen arreta, baldin eta haien gurasoek edo tutoreek frogatzen badute lan egiten ari direla edota mendeko pertsonen zaintza beren gain dutela.

Une honetan, Osasun Sailarekin lanean ari da Hezkuntza Saila beharrezko neurriak zehazteko, baina aurreikuspena da zerbitzu hori maiatzaren amaieran edo ekainaren hasieran eman ahal izatea.

16 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Forzaceleste
    2020.eko ekainak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @FiQuiPedia: ¿Quién y dónde marca 1,5 m en lugar de 2 m?
    Educación dice 1,5 m https://t.co/MTnAxKVwPB
    Cita departamento de salud y en su…

  • 2020.eko maiatzak 12

    ¿Es una opción del centro educativo volver a las aulas de bachillerato el dia 18 de mayo o es de carácter obligatorio?

  • @elkargurasoak
    2020.eko maiatzak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @EHIGE1: ➡️ Hezkuntza Sailak eragileekin partekatu du maiatzeko ikasgeletarako itzulera

    https://t.co/Ol3V6NTTFs

    ➡️ El Departamento de…

  • 2020.eko maiatzak 08

    Esto es hacer por hacer las cosas a nadie le importan los estudiantes?estamos ahora acostumbrandonos a las clases online,que nos ha costado lo suyo,y ahora nos vuelven a cambiar ya a toda prisa y si no se garantiza el curso presencial en septiembre por que ahora si? Con esto se puede echar por borda todo el confinamiento porque todavia el virus sigue entre nosotros y enbiarnos a clase,a un espacio cerrado,es un sinsentido

  • @rtito04
    2020.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @FiQuiPedia: ¿Quién y dónde marca 1,5 m en lugar de 2 m?
    Educación dice 1,5 m https://t.co/MTnAxKVwPB
    Cita departamento de salud y en su…

  • @FiQuiPedia
    2020.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    ¿Quién y dónde marca 1,5 m en lugar de 2 m?
    Educación dice 1,5 m https://t.co/MTnAxKVwPB
    Cita departamento de salud… https://t.co/hXEg29iBEv

  • LGL
    2020.eko maiatzak 08

    Y por qué solamente se permite abrir a los centros del Consorcio y a las demás Haur Eskolak no? Por qué unas Haur Eskolak sí y otras no? Qué pasa en las localidades en las que no hay Haur Eskolak del Consorcio?
    Quisiera saber el motivo de esa distinción y por qué se ha elegido el Consorcio Haur Eskolak y no a todas las Haur Eskolak dela Comunidad Autónoma, como hubiera sido lo normal y correcto para evitar distinciones y discriminaciones entre centros.

  • 2020.eko maiatzak 08

    Y qué pasa con las Escuelas Infantiles Concertadas? Pueden abrir o hay que esperar hasta septiembre?

  • Mar
    2020.eko maiatzak 08

    Ez badizkiete testak egiten bai irakasleei bai ikasleei atzerakada handi bat izango da, ikasgeletarako itzulera.

  • @Koldokide
    2020.eko maiatzak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @EHIGE1: ➡️ Hezkuntza Sailak eragileekin partekatu du maiatzeko ikasgeletarako itzulera

    https://t.co/Ol3V6NTTFs

    ➡️ El Departamento de…

  • @iturribero
    2020.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @EHIGE1: ➡️ Hezkuntza Sailak eragileekin partekatu du maiatzeko ikasgeletarako itzulera

    https://t.co/Ol3V6NTTFs

    ➡️ El Departamento de…

  • @DenonEskola
    2020.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @EHIGE1: ➡️ Hezkuntza Sailak eragileekin partekatu du maiatzeko ikasgeletarako itzulera

    https://t.co/Ol3V6NTTFs

    ➡️ El Departamento de…

  • @eskolaberria
    2020.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @EHIGE1: ➡️ Hezkuntza Sailak eragileekin partekatu du maiatzeko ikasgeletarako itzulera

    https://t.co/Ol3V6NTTFs

    ➡️ El Departamento de…

  • @BaikaraF
    2020.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @EHIGE1: ➡️ Hezkuntza Sailak eragileekin partekatu du maiatzeko ikasgeletarako itzulera

    https://t.co/Ol3V6NTTFs

    ➡️ El Departamento de…

  • @EHIGE1
    2020.eko maiatzak 07

    Comentario de Twitter:
    ➡️ Hezkuntza Sailak eragileekin partekatu du maiatzeko ikasgeletarako itzulera

    https://t.co/Ol3V6NTTFs

    ➡️ El Depa… https://t.co/UjjVNvOp9f

  • 2020.eko maiatzak 07

    Bideoak eta argazkiak behera kargatu? Jaitsi edo deskargatu esan nahiko zenuten...

Ekitaldiko kargudunak