Berriak Osasuna
Eu

COVID-19 datuen eguneratzea Euskadin

2020.eko maiatzak 07

Osasun arloko profesionalek sintomak dituzten 1.051 pertsona artatu dituzte COVID-19.EUS aplikazioaren bidez

 

Eusko Jaurlaritzak EricTel izeneko euskal enpresarekin lankidetzan pandemiari aurre egiteko abian jarri duen COVID-19.EUS aplikazioak 67.348 deskarga erregistratu ditu gaur arte, eta autoebaluazioaren bitartez COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak dituzten 3.708 pertsona zenbatu dira. Gainera, aplikazioan inplementatutako txat medikoan laguntza eskaintzen duten osasun-arloko profesionalek 1.501 pertsona artatu dituzte, hauetatik 202 osasun zentrora bideratu dituzte.  

Txat horretan, osasun-arloko 50 profesionalek, 46 medikuk eta 4 erizainek dihardute laguntza ematen.

Aplikazioa etengabe hobetzen ari da, eta hirugarren bertsioa atera da duela gutxi. Pertsona bakoitzak deskargatzeko, bere osasun-egoera eransteko (autodiagnostiko baten bidez) eta hurbilekoak (familia, lankideak, lagunak, ikaskideak, auzokoak eta abar) gehitzeko aukera du. Era horretan, pertsona guztiak elkarrekin konektatuta daude, ohiko gomendioak jasotzen dituzte, beren osasunaren jarraipena egiten dute eta gainerakoen egoera ikus dezakete. Hori guztia lagungarria da prebentzioak are neurri handiagoan muturreraino eramateko.

Sistema horrek, gainera, sintomak dituzten eta etxean dauden pertsonen ezagutza eta jarraipen hobea ahalbidetzen die Osasun Sailari eta Osakidetzari, betiere modu anonimoan. Horrez gain, osasun-arloko profesional laguntzaileek erasan arina edo moderatua duten eta berrogeialdian dauden pertsonei laguntzen diete egunero, okerragotzeei aurrea hartzen saiatzeko. Osasun-arloko profesionalek egunero argitzen dituzte zalantzak.

Osasuneko sailburu Nekane Murgak gogorarazi duenez, aplikazio horrek “zeregin garrantzitsua betetzen jarraituko du deskonfinamenduaren hurrengo faseetan, kutsatu berrien jarraipena egiteko garaian”. Izan ere, herrialdeek osasun-zerbitzuei kasuak bideratzen eta herritarrak prebentzioaren inguruan kontzientziatzen laguntzeko jarraitu beharreko estrategia gisa sustatutako ekintzen artean, horrelako tresnak bultzatu dituzte OMEk eta EBk.

 

COVID-19 DATUEN EGUNERATZEA EUSKADIN

Osasun Sailak COVID-19aren inguruko Euskadiko egoera epidemiologikoa eguneratzen du, honako informazio honen bidez:

 

EGINDAKO PROBAK

Euskadin, 119.596 PCR eta 65.430 test azkar edo serologiko egin dira orotara. Atzo, 20:00ak arte, 8.017 proba egin ziren guztira.

 

BAIEZTATUTAKO KASUAK

Pandemia hasi zenetik atzoko 20:00ak arte, baieztatutako koronabirus-kasuen kopurua 16.959 da, eta, horietatik, %77 osatuta edo alta emanda daude.

  • Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 33 dira. Pertsona batek une horretan bertan birusa duen eta gaixo dagoen detektatzen du proba horrek.
  • Test azkarren” bidez detektatutako kasu berriak 347 dira. Pertsona batek hartutako immunitatea edo sortutako antigorputzak neurtzen ditu proba horrek, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake. 

 

POSITIBOEN ETA OSPITALEEN EGOERA

Orain arte, 1.383 heriotza gertatu dira guztira, eta, horietatik, 19 erregistratu ziren atzo.

Horrez gain, 532 pertsona daude ospitaleratuta, eta, horietatik, 454 solairuko geletan daude, eta 78 ZIUn.

 

Eguneratzea, maiatzak 7

Ospitaleratuta dauden pertsonak

Hildako pertsonak

Kasu positiboak, GUZTIRA

ARABA

108

349

4.480

BIZKAIA

323

761

9.627

GIPUZKOA

101

273

2.852

EUSKADI GUZTIRA

532

1.383

16.959

 

Informazio gehiago EGUNEROKO DATUEN BULETINEAN:

https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/boletin_coronavirus/es_def/adjuntos/6_mayo_Boletin.pdf

 

Gasteiz, 2020ko maiatzaren 7a

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2020.eko maiatzak 19

    Kaixo,

    Gracias por la respuesta. Entiendo lo difícil de la situación y lo limitado de los recursos. En cualquier caso creo que sigue siendo necesario que haya más transparencia.

    He podido ver y analizar los los datos publicados en Opendataeuskadi. Podéis ver ese análisis: https://twitter.com/numeroteca/status/1261667850261016578
    Lo que pasa es que no encuentro los fallecidos acumulados que incluyan a los que han muerto fuera de los hospitales, porque las series históricas que hay no los incluyen y por tanto son muchos menosque los datos que publica cada día el Ministerio de Sanidad o el Instituto de Salud Caros III ¿hay alguna otra base de datos disponible?
    Ahora ya ni se publica el número de fallecidos en estas notas de prensa de Irekia, ni total ni desagregado por provincias.

    Muchas gracias.

  • Osasuna
    2020.eko maiatzak 18

    Estimado Numeroteca:

    Agradecemos y recogemos su sugerencia.

    Le indicamos que. en estos momentos la información que el Departamento considera que está a disposición de la ciudadanía, medios de comunicación, empresas... se encuentra en los enlaces que puede ver abajo.

    Intentaremos ir mejorando los informes que se ofrecen día a día, sin embargo, en estos momentos no podemos atender todos los comentarios y peticiones que están llegando.

    Estamos viviendo una situación difícil por el Covid-19 y los recursos están enfocados en prestar información a las personas que están tomando las decisiones. Por favor, entienda que tengamos que priorizar nuestros esfuerzos.

    Le remito a los informes que publica el Departamento de Salud sobre la evolución del coronavirus por si pudiera ser de su interés.
    https://www.euskadi.eus/boletin-de-datos-sobre-la-evolucion-del-coronavirus/web01-a2korona/es/
    y a los datos en open data:
    https://opendata.euskadi.eus/catalogo/-/evolucion-del-coronavirus-covid-19-en-euskadi/

    Atentamente.

  • 2020.eko maiatzak 08

    ¿Cuándo se van a publicar los datos que ofrecéis en estas notas de prensa en la plataforma de datos abiertos: https://opendata.euskadi.eus/catalogo/-/evolucion-del-coronavirus-covid-19-en-euskadi/ ?
    Tenemos que recogerlos a mano cada día cuando podríais ofrecerlos recopilados. Gracias.
    Para quien haya leido hasta aquí: tenemos los datos recopilados en este repositorio: https://github.com/montera34/escovid19data

  • 2020.eko maiatzak 08

    ¿Cuándo se van a publicar los datos que ofrecéis en estas notas de prensa en la plataforma de datos abiertos: https://opendata.euskadi.eus/catalogo/-/evolucion-del-coronavirus-covid-19-en-euskadi/ ?
    ante la falta dela publicación de series históricas tenemos que recogerlos a mano cada día cuando podríais ofrecerlos recopilados. Gracias.

    Para quien haya leido hasta aquí: tenemos los datos recopilados en este repositorio: https://github.com/montera34/escovid19data

Ekitaldiko kargudunak