Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak

HAZIk "Merkatu-joerak txikizkako Retail kanalean" jardunaldia antolatu du, Covid-19k sortutako egoerak aztertu eta konponbideak emateko

2020-05-06

HAZI Fundazioak "Merkatuko joerak txikizkako Retail kanalean" izeneko jardunaldia antolatu du, eta bertan izango da Jose Luis Garcia del Pueyo, San Telmo Business Schooleko irakasle eta aholkularia.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Ororezk inauguratuko du jardunaldia, Euskadiko elikaduraren eta gastronomiaren katea osatzen duzuen eragileei zuzenduta, Covid-19ak sortutako egoerak aztertzeko eta horiei irtenbideak emateko asmoz. Enpresa-kudeaketan laguntzeko tresnak eta jarraibideak eskaini nahi dira, eta, horrez gain, gakoak eman nahi dira eskaintzan eta eskarian zerikusia duten kontuetan, hala nola, posizionamenduan, kanal berrietan, merkaturatzean, merkatu-joeretan edo kontsumoan.

Saioa on line emango da bihar, osteguna, maiatzaren 7an, 16:00etan.

Prestakuntza-nozioez gain, foro ireki birtual batean parte hartu ahal izango da, eta saioaren gaian adituak diren pertsonen orientabideak eta aholkuak jaso ahal izango dira. Saioa zuzenean jarraitzeko aukera izango duzue, bai mugikor, Tablet, ordena- doretik…, eta horrez gain, ondoren grabazioa ikusteko aukera izango da ere.

Izena emateak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)
  • Bittor Oroz Izagirre
    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (XI legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (XI legealdia)